Ikiru

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Ikiru
Ikiru poster.jpg
Datuak
Jatorrizko izenburua 生きる
Urtea 1952
Estreinaldia 1952ko urriaren 9a
Generoa Drama
Herrialdea  Japonia
Iraupena 143 min.
Banatzailea Toho
Zuzendaria
Akira Kurosawa
Ekoizleak
Sōjirō Motoki
Gidoilariak
Shinobu Hashimoto
Akira Kurosawa
Hideo Oguni
Aktoreak
Takashi Shimura
Musikagileak
Fumio Hayasaka
Argazkilariak
Asakazu Nakai
Jatorrizko hizkuntza
japoniera

Ikiru (生きる?, "Bizitzea") 1952ko japoniar filma da, Akira Kurosawak zuzenduta eta idatzita. Pelikulak aztertzen du burokrata baten borroka existentziala Tokion bere gaixotasun terminalaren aurrean, bizitzaren esanahiaren bila azken finean.

Gidoia partzialki dago inspiratuta Lev Tolstoiren 1886ko eleberria "Ivan Ilyichen heriotza".

1954ko Berlinalen saritu zuten.

Istorioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Kanji Watanabe (Takashi Shimura) ertaineko adina duen gizona da, lan monotonoa eduki izan duena 30 urtez. Emaztea hilda dago eta alabaordearekin bizi da, eta dirudienez arduratzen da etorkizunean berak utzitako pentsioarekin.

Urdaileko minbizia antzeman eta gero, bizi-itxaropen oso laburra dauka aurretik. Saiatzen da bere semeari kontatzen baina ez dio kasurik egingo. Saiatuko da ihesbideak bilatzen Tokioko gaueko plazeren bila, ezagutu berri duen eleberrigile batekin batera. Ez da gogobeteta aterako, eta ondoren Oyo izeneko emakumea ezagutuko du eta berataz maitemindu. Andreak ez dio gauza bera sentitzen, baina aholkatzen dio bizitzeko beste zio bat topatzea.

Umeentzat jolasparkea sortzea lortuko du, eta bizitzaren azkena pasioz biziko du. Hil-beilan, bere lankide ohiak harrituta azalduko dira Kanjiren jarreraren aldaketagatik. Edanda, eurek ere horrelako filosofia eure bizitzetan aplikatzea erabakiko dute, baina biharamunean ez dute nahikoa kuraiarik horretarako.

Protagonistak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]