Il Vangelo secondo Matteo

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Il vangelo secondo Matteo movie red logo.png Il Vangelo secondo Matteo
PierPaoloPasolini.jpg
Jatorria
Argitaratze-data 1964
Jatorrizko izenburua Il Vangelo secondo Matteo
Jatorrizko hizkuntza italiera
Jatorrizko herrialdea Italia eta Frantzia
Ezaugarriak
Genero artistikoa film dramatikoa
Iraupena 131 minutu
Kolorea zuri-beltzekoa
Deskribapena
Oinarritua Mateoren Ebanjelioa
Kokapena
Bilduma New Yorkeko Arte Modernoaren Museoa
Grabazio lekua(k) Basilicata, Catania, Crotona eta Apulia
Zuzendaritza eta gidoia
Zuzendaria(k) Pier Paolo Pasolini
Gidoigilea(k) Pier Paolo Pasolini
Antzezlea(k)
Enrique Irazoqui
Susanna Pasolini
Marcello Morante
Mario Socrate
Giorgio Agamben
Francesco Leonetti
Ninetto Davoli
Natalia Ginzburg
Enzo Siciliano
Paola Tedesco
J. Rodolfo Wilcock
Alfonso Gatto
Renato Terra
Enrico Maria Salerno
Gianni Bonagura
[[Kategoria:Enrique Irazoqui Itzuli antzeztutako filmak]]
[[Kategoria:Susanna Pasolini Itzuli antzeztutako filmak]]
[[Kategoria:Marcello Morante Itzuli antzeztutako filmak]]
[[Kategoria:Mario Socrate Itzuli antzeztutako filmak]]






[[Kategoria:J. Rodolfo Wilcock Itzuli antzeztutako filmak]]



Ekoizpena
Ekoizlea Alfredo Bini
Edizioa Nino Baragli
Ekoizpen-diseinatzailea Luigi Scaccianoce
Bestelako lanak
Musikagilea Luis Bacalov
Argazki-zuzendaria Tonino Delli Colli
Jantzi-diseinatzailea Danilo Donati
Fikzioa
Kontakizunaren tokia Jerusalem
Historia
Grand Jury Prize
Nominazioak Academy Award for Best Costume Design, Black-and-White
39th Academy Awards

Danilo Donati

Academy Award for Best Art Direction, Black and White
39th Academy Awards

Luigi Scaccianoce

Academy Award for Best Score, Adaptation or Treatment
39th Academy Awards

Luis Bacalov
Kanpo loturak

Il Vangelo secondo Matteo (euskaraz Ebanjelioa Mateoren arabera) 1964ko Pier Paolo Pasolini italiar zinema zuzendariak zuzendutako drama biografia filma da. Enrique Irazoqui kataluniar aktoreak antzeztu zuen. Jesukristoren bizitza Mateoren Ebanjelioaren arabera kontatzen da, Jesusen jaiotzatik hasi eta Berpizkunde arte. 1964ko irailaren 4an, Veneziako Zinemaldian estreinatu zen.

Euskarara bikoiztua, 1983ko martxoaren 21eko gauean ETBn eman zuten, euskarazko lehenengo emankizun zinematografiko bilakaturik.[1]

Sorrera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erromako trilogia amaituta, Pier Paolo Pasolini testu kristau batzuk irakurri zituen eta, horiek inspirazio-iturri hartuta, ontzen hasi zen bere hurrengo egitasmoa. Hala ere, artean ez zuen behar beste diru eta, hura lortzeko, beste proiektu txikiago batean murgildu zen: Comizi d'amore ("Amodioaren inguruko bilkurak") dokumentala, ekoizteko merkea.

Pasolinik kristautasunaren eta komunismoaren arteko baliokidetza defendatzen zuen eta, bere ustez, Jesukristo antzeztuko zuen aktoreak komunista behar zuen. Zenbait aktore baztertu ondoren, Enrique Irazoqui ikasle eta militante komunista ezagutu zuen Bartzelonan, baina Irazoqui uzkur zen rol hori betetzeko. Hala ere, azkenean konbentzitu egin zuen, eta bera izan zen aktore profesional bakarra, gainerakoan, filmaketa-tokiko herritarrak izan baitziren aktoreak gehienean, baita Pasoliniren ama ere rol txiki baterako. Hautatutako herria Matera izan zen, Italia hegoaldean kokatuta.

Argumentua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Erromatar Inperioaren garaian, Palestinan, Jesus Nazaretekoak (Enrique Irazoqui) bere jarraitzaileekin batera herrialdean barna bidaiatu eta Jainkoaren irakaspenei eta arimaren salbazioari buruz predikatzen du. Bera Jainkoaren semea gizon egina eta iragarritako Mesia da, baina denek ez dute berak esandakoa sinesten. Erromatarrek atzemana eta gurutziltzatua izango da, eta handik hiru egunera berpiztu eta hilen artetik bizien mundura itzulia.

Aktoreak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Enrique Irazoqui: Jesukristo
  • Margherita Caruso: Maria gaztea
    • Susanna Pasolini: Maria zaharra
  • Marcello Morante: Jose
  • Mario Socrate : Joan Bataiatzailea
    • Pino Locchi: Joanen ahotsa
  • Settimio Di Porto: San Petri
  • Alfonso Gatto: San Andres
  • Luigi Barbini: Jakue
  • Giacomo Morante: Joan Apostulua
  • Giorgio Agamben: Filipe Apostulua
  • Guido Cerretani: San Bartolome
  • Rosario Migale: Tomas apostulua
  • Ferruccio Nuzzo: San Mateo
  • Marcello Galdini: Jakue, Alfeoren semea
  • Elio Spaziani: Tadeo
  • Enzo Siciliano: Simon
  • Otello Sestili: Juda Iskariote
  • Juan Rodolfo Wilcock: Kaifas
  • Alessandro Clerici: Pontzio Pilatos
  • Amerigo Bevilacqua: Herodes Handia
  • Francesco Leonetti : Herodes Antipas
  • Franca Cupane: Herodias
  • Paola Tedesco: Salome
  • Rossana Di Rocco: Jaunaren Aingerua
  • Renato Terra: Deabrutua
  • Eliseo Boschi: Jose Arimateakoa
  • Natalia Ginzburg: Maria Betaniakoa
  • Ninetto Davoli (krediturik gabe): artzaina
  • Umberto Bevilacqua (krediturik gabe): soldadua

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]