Natalia Ginzburg

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Natalia Ginzburg
Sandro Pertini e Natalia Ginzburg.jpg
Italiako Errepublikako diputatua

Bizitza
Izen osoa Natalia Levi
Jaiotza Palermo1916ko uztailaren 14a
Herrialdea  Italia
Talde etnikoa Italiarra
judua
Heriotza Erroma1991ko urriaren 7a (75 urte)
Familia
Aita Giuseppe Levi
Ezkontidea(k) Leone Ginzburg  (1938 -  1944ko otsailak 5)
Gabriele Baldini  (1950 -  1969ko ekainak 18)
Seme-alabak
Hezkuntza
Hizkuntzak italiera
Lanbidea
Lanbidea idazlea, eleberrigilea eta antzerkigilea
Lantokia(k) Erroma
Jasotako sariak
Kidetza Arteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia
IMDb nm0320187

Natalia Ginzburg (jaiotza-izena: Natalia Levi; Palermo, Italia, 1916ko uztailaren 14a - Erroma, Italia, 1991ko urriaren 7a) italiar idazlea izan zen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Einaudi argitaletxean lan egin zuen; argitaletxe haren sortzaileetako bat izandako Leone Ginzburg militante antifaxistarekin ezkondu zen. Erbestean bizi behar izan zuen, 1940tik 1943ra bitartean, eta 1942. urtean Gestapok senarra atxilotu, torturatu eta hil zuen Erroman. Bigarren Mundu Gerraren ondoren, Einaudi argitaletxean hasi zen berriro lanean, eta 1950ean bigarrenez ezkondu zen, Gabriele Baldini idazlearekin.

Natalia Ginzburgen lehenengo lan aipagarriak ipuinak izan ziren, 1933. urtean Solaria aldizkarian argitara emanak. Senarra hil zioten urte berean argitaratu zuen bere lehenengo eleberria, Hirirako bidea, Abruzzi eskualdean, erbestean, bizi zen garaian idatzia. Ginzburgek eleberri neorrealistak idatzi zituen, eta nabarmenak dira haietan ironia, jakinduria, argitasuna eta linealtasuna. Bereziki azpimarratzekoa da Ginzburgek familia-bizitza deskribatzeko zuen trebetasuna; familiarteko harremanak aztertu zituen, batez ere, emakumeak harreman horietan betetzen duen zeregina. Horixe izan zen, hain zuzen ere, bere lanetako gai nagusia, eta bai gaiagatik eta bai bere estilo informalagatik bere obrak eragin handia izan du italiar idazle gazteengan.

Lehen aipatutako obraz gainera, ondoko hauek ere idatzi zituen: Horrelaxe izan da (1947), Gure atzo guztiak (1952), Valentino (1957), Gaueko ahotsak (1961), Familia lexikoa (1963), Ez galdetu sekula (1970), Michele maitea (1973), Ametsezko bizitzak (1974), Manzoni familia (1983), Hiria eta etxea (1984). Ipuinak eta eleberriak ez ezik, saiakerak eta antzerki-lanak ere idatzi zituen.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Natalia Ginzburg Aldatu lotura Wikidatan


[[Kategoria:Siziliarrak