Enrique Irazoqui

Wikipedia, Entziklopedia askea
Enrique Irazoqui
Enrique Irazoqui.jpg
Bizitza
JaiotzaBartzelona1944ko uztailaren 5a
Herrialdea Katalunia
BizilekuaLlançà
HeriotzaBartzelona2020ko irailaren 16a (76 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakkatalana
gaztelania
ingelesa
italiera
Jarduerak
Jarduerakaktorea, unibertsitateko irakaslea, zinema aktorea eta xakelaria
Lan nabarmenakIl Vangelo secondo Matteo
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioaateismoa

IMDB: nm0409820 Allocine: 1517 Allmovie: p34515 Edit the value on Wikidata

Enrique Irazoqui Levi (Bartzelona, 1944ko uztailaren 5a - ibidem, 2020ko irailaren 16a) aktore, ekonomilari, xake jokalari eta literatura irakaslea izan zen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aita psikiatra euskal herritarra eta ama enpresaburu italiarra, Bartzelona izan zuen jaioterri. 1964an Italiara eginiko bidaia batek, ordea, haren bizitza aldatu zuen. 19 urte besterik izan ez eta ekonomia ikasten ari zela, kide zen Ikasleen Sindikatu Demokratikoarentzat —frankismo garaian legez kanpokoa— babesa lortzeko asmoz jo zuen herrialde hartara. Hala ezagutu zituen, besteak beste, Rafael Alberti eta Vasco Pratolini idazleak, eta batez ere, Pier Paolo Pasolini poeta eta zinema zuzendaria.[1]

Zineman esperientziarik izan ez arren, Il Vangelo secondo Matteo (Pasioa Mateoren arabera) filmeko Kristo bihurtu zuen Irazoqui. Hainbatentzat Jesusen bizitza ondoen erakusten duen filma da Pasolinirena. Gazteak ez zuen aktore izateko bokaziorik, baina pelikularen arrakastak mundu berri baten ateak ireki zizkion, eta, gerora, beste hainbat pelikuletan ere hartu zuen parte, tartean, Noche de vino tinto (1966), Dante no es únicamente severo (1967).[1]

Zinema utzita, AEBetara jo zuen, literatur ikasketak egitera. Horretarako, besteak beste, Pasoliniren, Jean-Paul Sartreren eta Simone de Beauvoirren gomendiozko gutunak aurkeztu zituen. Hala, literatur irakasle izan zen AEBetan, Mexikon eta Granadan (Espainia). Xakea gustuko, jokalarien eta makinen arteko partidak ardatz zituen hainbat txapelketa antolatu zituen, tartean, Vladimir Kramnik munduko txapeldunaren eta Deep Fritz ordenagailuaren arteko partida, 2002an.[1]

Bere azken urteetan, berriz ere zinemara gerturatu zen, eta A la soledat (2008) eta Cenestesia (estreinatu gabea dago) pelikuletan hartu zuen parte.[1]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b c d «Pasoliniren Kristo hil da» Berria 2020-09-16 CC BY-SA 4.0 lizentziapean.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Biografia
Katalunia
Artikulu hau Kataluniako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.