Ilia Burov

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ilia Burov

Bizitza
JaiotzaJaroslavl1991ko azaroaren 13a (32 urte)
Herrialdea Errusia
Familia
Anai-arrebak
Hezkuntza
Hizkuntzakerrusiera
Jarduerak
Jarduerakeskiatzaile akrobatikoa
Jasotako sariak

Olympic.org: ilya-burov Edit the value on Wikidata

Ilia Alekseievitx Burov (errusieraz: Илья Алексеевич Буров, Jaroslavl, Errusia, 1991ko azaroaren 13a), estilo askeko eskiatzaile errusiarra da, aire-jauzietan espezializatua[1].

Ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Burov, 2014ko Neguko Olinpiar Jokoetan, Errusiarekin lehiatu zen. Lehen kanporaketan, 10. postuan sailkatu zen aire-jauzietan, aurrera egin gabe. Ondoren, bigarren sailkapen fasean, 10. sailkatu zen, berriro ere aurrera ezin eginik[2][3]. Burov, 2018ko Neguko Olinpiar Jokoetan, taldeko izan zen Errusiako Olinpiar Kirolarien ordezkari gisa. Lehen kanporaketan, 8. postuan sailkatu zen aire-jauzietan, aurrera egin gabe. Ondoren, bigarren sailkapen fasean, 1. sailkatu, eta finalerdietara pasa zen. Hurrengo egunean, 6. postuan sailkatu zen, bai azken txandan, bai 2. txandan ere, eta, azkeneko 3. txandan, 3. postuan sailkatu zen brontzezko domina irabaziz.

2018ko otsailetik aurrera, Munduko Txapelketan eman duen onena 5. postua izan da, 2015eko aire-jauzian[1].

Burovek 2011ko urtarrilean egin zuen debuta Munduko Kopan. 2018ko otsailetik aurrera, bere Munduko Kopako helmugarik onena 2. izan da, 2015 eta 2018an Moskun jokatutako Munduko Kopako fase batean. 2014-2015ean, Munduko Kopako helmugarik onena, 4. izan da, aire-jauzian[1].

Hiru Neguko Olinpiar Jokoetan, 2014 eta 2022 urteen artean, brontzezko bi domina lortu zituen aire-jauzietan, Pyeongchangen 2018 eta Pekin 2022an; azken horretan, 114,93 puntu lortu zituen.[4][5]. Pekin 2022an, ROC taldea ordezkatuz hartu zuen parte. Kontuan izan, NOBek (Nazioarteko Olinpiar Batzordea) ezarritako zigorra zela medio, Tokioko 2022ko Neguko Olinpiar Jokoetan, errusiar kirolariek ezin izan zutela Errusiaren izenean esku hartu eta ROCen (Russian Olympic Committee) izenean eta banderapean lehiatu zirela.

Bizitza pertsonala[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Iliaren anaia txikia, Maxim Burov (1998an jaioa), estilo askeko eskiatzaile errusiar olinpikoa ere bada. Maxim Burov hiru aldiz Munduko Txapelduna eta hiru aldiz Munduko Kopako irabazle izan da.

Olinpiar Jokoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Neguko Olinpiar Jokoak
Urtea Lekua Domina Proba
2018 Pyeongchang Hego Korea Hego Korea) 3. postua, brontzezko domina Aire-jauzia
2022 Pekin Txinako Herri Errepublika Txina) 3. postua, brontzezko domina Aire-jauzia

Munduko Kopako lorpenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

[1]

Banakako lorpenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • 0 garaipen
  • 8 podium
Denboraldia Data Lekua Postua
2014–2015 2014ko abenduaren 20a Txinako Herri Errepublika Pekin, Txina 3.
2015eko urtarrilaren 31 Ameriketako Estatu Batuak Lake Placid, Ameriketako Estatu Batuak 3.
2015eko otsailaren 21a Errusia Mosku, Errusia 2.
2015–2016 2016ko otsailaren 13a Errusia Mosku, Errusia 3.
2016ko otsailaren 20a Bielorrusia Minsk, Bielorrusia 3.
2017–2018 2018ko urtarrilaren 6a Errusia Mosku, Errusia 2.
2019–2020 2020ko otsailaren 7a Ameriketako Estatu BatuakDeer Valley, Ameriketako Estatu Batuak 3.
2020–2021 2020ko abenduaren 4a Finlandia Ruka, Finlandia 3.

Taldekako lorpenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • 0 garaipen
  • 3 podium
Denboraldia Data Kokapena Lekua Taldekidea(k)
2014–2015 2014ko otsailaren 21a Txinako Herri Errepublika Pekin, Txina 2. Veronika Korsunova
Pavel Krotov
2015eko urtarrilaren 31a Ameriketako Estatu Batuak Lake Placid, Ameriketako Estatu Batuak 3. Veronika Korsunova
Pavel Krotov
2017–2018 2014ko otsailaren 21a Txinako Herri Errepublika Beijing/Secret Garden, Txina 3. Liubov Nikitina
Maxim Burov

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b c d FIS Profile
  2. Sports Reference Profile. .
  3. Sochi2014.com profile. March 19, 2014.
  4. (Ingelesez) Chiari, Mike. «Men's Freestyle Skiing Results Olympics 2022: Aerials Medal Winners» Bleacher Report.
  5. (Gaztelaniaz) Iliá Búrov. 2022-02-16 (Noiz kontsultatua: 2022-05-10).