Imma Monsó

Wikipedia, Entziklopedia askea
Imma Monsó

(2013)
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakImma Monsó i Fornell
JaiotzaLleida, 1959 (64/65 urte)
Herrialdea Espainia
Hezkuntza
Hizkuntzakkatalana
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakidazlea eta eleberrigilea
Jasotako sariak
Genero artistikoaeleberria
IMDB: nm1991899 Edit the value on Wikidata

Imma Monsó ( Lleida, 1959 ) katalanezko idazlea da. Lleidan jaioa, bizitzako lehen sei urteak Mequinensan (Zaragoza) bizi izan zituen[1].

Estiloa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bere lana ikerketa kritiko ugariren gaia izan da eta Thomas Mann, Mercè Rodoreda edo Thomas Bernhard bezalako idazleen eragin heterogeneoak nabarmendu dituzte kritikariek. Bere lanen gaiak dira familiako harremanak, denbora, heriotza, gaixotasuna eta komunikazioa

Iritzigile gisa hainbat komunikabidetan ere kolaboratu du, hala nola El País, El Periódico eta La Vanguardian.

Beste hizkuntza batzuetara itzulpenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bere ipuin bat ageri da euskaratua Hobe kontatzen ez badidazu bilduman (Pasazaite, 2014), Gerardo Markuletak itzulia[2].

Javier Cercasek itzuli izan ditu bere eleberri nagusiak gaztelaniara.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. «Imma Monsó i Fornell | enciclopèdia.cat» www.enciclopedia.cat (Noiz kontsultatua: 2021-01-15).
  2. (Gaztelaniaz) Queiruga, Xabier. «Pasazaite» www.pasazaite.com (Noiz kontsultatua: 2021-01-15).