Daniel Day-Lewis

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Daniel Day-Lewis
Daniel Day-Lewis 2007.jpg
Bizitza
Izen osoa Daniel Michael Blake Day
Jaiotza Londres1957ko apirilaren 29a (60 urte)
Herrialdea  Irlandako Errepublika
 Erresuma Batua
Familia
Aita Cecil Day-Lewis
Ama Jill Balcon
Ezkontidea(k) Rebecca Miller  (1996 -
Bikotea(k) Isabelle Adjani
Anai-arrebak
Familia
Hezkuntza
Heziketa Bristol Old Vic Theatre School
Sevenoaks School
Bedales School
Hizkuntzak ingelesa
Lanbidea
Lanbidea aktorea, zinema aktorea, artista eta antzerki aktorea
Jasotako sariak
Nominazioak
Kidetza Arteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia
IMDb nm0000358
Daniel plainview signature.png

Daniel Michael Blake Day-Lewis (Londres, 1957ko apirilaren 29a - ) britainiar aktorea da, irlandar hiritartasuna ere duena. Hirutan irabazi du Gizonezko aktore onenaren Oscar saria. Cecil Day-Lewis ingeles-irlandar olerkariaren semea da.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ama, Jill Balcon, antzezlea zuen eta amaren aldetiko aitona, sir Michael Balcon, Ingalaterrako Ealing Studios zinema etxeko zuzendaria izan zen denbora luzez. Aita, berriz, Cecil Day-Lewis, poeta entzutetsua, Ingalaterrako Errege Etxeko kide izan zen 1968tik 1972ra bitartean. Danielek Greenwichen eta Kenteko Sevenoaks Schoolen egin zituen ikasketak eta, gero, Bristolgo Old Vic antzerki eskolan ikasi zuen arte dramatikoa.

Artean oso gaztea zela egin zuen debuta zineman, John Schlesingerrek zuzendutako Sunday, Bloody Sunday (1971, «Igandea, zorigaitzeko igandea») filmean. 1982an, Another Country («Beste herrialde bat») antzerki laneko protagonista izan zen Londresen. 1985ean bi paper oso desberdin interpretatu zituen, maisutasun handiaz: alde batetik, punky homosexual baten papera egin zuen Stephen Frearsek zuzendutako My Beautiful Laundrette (1985, «Ene garbitegi ederra») filmean eta, bestetik, James Ivoryren zuzendaritzapean, dandy baten interpretazioa egin zuen A Room with a View (1986, «Ikusmiradun gela») pelikulan. 1988an, Milan Kunderaren eleberri batean oinarritutako The Unbearable Lightness of Being (1988, «Izatearen arintasun jasangaitza») filmeko protagonista izan zen, Philip Kaufman zuzendari zuela.

Hurrengo urtean, My Left Foot (1989, «Ene ezkerreko oina») filmean egindako interpretazioagatik (Christy Brown, irlandar artista elbarriaren papera egin zuen) Gizonezko aktore onenaren Oscar saria irabazi zuen. Film hori egiten ari zirela, paperean hobeto sartzeagatik, gurpil-aulki batean eserita pasatzen zituen egunaren ordu gehienak, kameraren aurrean ez zegoenean ere. Hollywoodeko hainbat filmetan ere lan egin du: The Last of the Mohicans (1992, «Azken Mohikanoa», Michael Mannek zuzendua), The Age of Innocence («Errugabatesunaren adina», 1993, Martin Scorsesek zuzendua), In the Name of the Father («Aitaren izenean», 1994, Jim Sheridanek zuzendua), The Crucible («Arragoa», 1995, Nicholas Hytnerena).

2000tik aurrera film gutxitan aritu zen, baina bitan jaso zuen aktore onenaren Oscar saria: 2007an, Daniel Plainviewek zuzendutako There Will Be Blood-engatik, eta 2012an, Steven Spielbergek zuzendutako Lincoln-engatik[1]. 2017ko ekainean, aktore lan gehiagorik ez zuela eginen adierazi zuen[2].

Filmografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Urtea Filma Pertsonaia Zuzendaria
1971 Sunday Bloody Sunday Umea John Schlesinger
1982 Gandhi Colin Richard Attenborough
1984 The Bounty John Fryer Roger Donaldson
1985 My Beautiful Laundrette Johnny Stephen Frears
A Room with a View Cecil Vyse James Ivory
1986 Nanou Max Conny Templeman
1988 The Unbearable Lightness of Being Tomas Philip Kaufman
Stars and Bars Henderson Dores Pat O'Connor
1989 Eversmile, New Jersey Dr. Fergus O'Connell Carlos Sorin
My Left Foot Christy Brown Jim Sheridan
1992 The Last of the Mohicans Hawkeye (Nathaniel Poe) Michael Mann
1993 The Age of Innocence Newland Archer Martin Scorsese
In the Name of the Father Gerry Conlon Jim Sheridan
1996 The Crucible John Proctor Nicholas Hytner
1997 The Boxer Danny Flynn Jim Sheridan
2002 Gangs of New York Bill 'The Butcher' Cutting Martin Scorsese
2005 The Ballad of Jack and Rose Jack Slavin Rebecca Miller
2007 There Will Be Blood Daniel Plainview Paul Thomas Anderson
2009 Nine Guido Contini Rob Marshall
2012 Lincoln Abraham Lincoln Steven Spielberg
2017 Phantom Thread Charles James Paul Thomas Anderson

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Daniel Day-Lewis Aldatu lotura Wikidatan