Inazio Larrañaga

Wikipedia, Entziklopedia askea
Inazio Larrañaga
elizbarrutiko apezpiku

1950eko ekainaren 25a -
Elizbarrutia: Roman Catholic Diocese of Pingliang (en) Itzuli
Bizitza
JaiotzaAldaba (Tolosa)1892ko urriaren 3a
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
HeriotzaHondarribia1975eko otsailaren 19a (82 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakapaiz katolikoa eta apezpiku katolikoa
Sinesmenak eta ideologia
ErlijioaErromatar Eliza Katolikoa
Erlijio-ordenaAnaia Txiki Kaputxinoen Ordena

Inazio Gregorio Larrañaga Lasa (Aldaba, Tolosa, 1892ko urriaren 3a - Hondarribia, 1975eko otsailaren 19a) gipuzkoar idazlea izan zen.

Altsasun eta Zangozan egin zituen apaiz ikasketak, kaputxinoen ordenan. Iruñean apaiztu zen 1919an. Lekarozen bederatzi urte irakasle egon ondoren, 1927an, Txinara joan zen misiolari. Pingliangeko elizbarrutian zela, 1950ko ekainaren 25ean[1], hango gotzain izendatu zuten. 1953an, Txinako gobernuak handik egotzi eta Euskal Herrira itzuli behar izan zuen. Hondarribiko abade-etxean bizi izan zen harrezkero.

Txinan zela, Txina´tik Kronikak eman zuen argitara Zeruko Argia aldizkarian. 1957an Euskaltzain urgazle izendatu zuten. Pan-pin haurrentzako aldizkariaren sortzaileetariko bat izan zen 1960ean.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]