Inbertsio-funts subirano

Wikipedia, Entziklopedia askea
Inbertsio funts subirano» orritik birbideratua)

Inbertsio-funts subiranoa (ingelesez: sovereign wealth fund; Andrew Rozanovek 2005ean sortutako izena)[1] estatu-jabetzako inbestimendu funtsa da, nazioko eta nazioarteko finantza-aktiboen zorro bat kontrolatzen duena. Oro har, kapitala lehengaien esportaziotik dator, hala nola gasetik edo petroliotik, eta haren inbertsioak bonuz, akzioz eta deribatu finantzarioz osatuta daude, nahiz eta bestelako inbertsioak ere badituzten, hala nola higiezinen jabetzak. 2007ko krisiak sortutako kredituaren uzkurduraren ondorioz, Wall Streeten kotizatutako banku-talde garrantzitsuen (Citigroup edo Merrill Lynch) erreskateetan inbertsio-funts subiranoek ospe mediatikoa hartu dute, eta beren finantza-baliabide handiak argitara eman dituzte. Munduko handienak, Abu Dhabi Investment Authority (ADIA) izenekoak, 875.000 milioi dolarretan estimatutako aktiboak maneiatzen ditu, 2007an Suitzako BPGaren halako hiru inguru.[2] Estrategikotzat jotzen diren sektoreetan posizioak hartzeak – bankakoa, esaterako – eta kudeaketaren opakutasunak nazioarteko gobernu eta erakunde batzuk kezkatzen ditu, inbertsio-funts subiranoen maniobra-marjina mugatzen eta arautzen hasi baitira.[3]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ekonomia Artikulu hau ekonomiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.