Indigirka

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Indigirka
Bertako izena Индигиир
Kokapena  Errusia
Luzera 1.726 km
Arroa 360.400 km²
Emaria 1.850 m³/s
Iturburua Khalkan mendialdea, Jakutia
Ibai ahoa Ekialdeko Siberiako itsasoa
Indigirkarivermap.png

Indigirka[1] (errusieraz: Индиги́рка; sakheraz: Индигиир) ipar-ekialdeko Siberiako ibaia, Errusiako Sakhako Errepublika zeharkatzen duena. 1.726 km luze da eta 360.400 km²ko arroa dauka.

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oimiakonen sortu, iparralderantz jo eta Txerski mendiak zeharkatzen ditu. Ekialdeko Siberiako itsasora isurtzen da. Ontziz ibiltzeko aukera ematen du ekainetik irailera[2].

Hidrometria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Indigirkaren emaria 1936-1998 bitartean neurtua izan da Vorontsovon (itsasoratu baino 350 km lehenago)[3]. Gune horretan, drainatutako eremuak 305.000 km² ditu, arro osoaren % 85. Emari handiena ekainean du (5.707 m³/s), izotz urtzearen ostean, eta txikiena apirilean (9,1 m³/s). Urritik maiatzera edo ekainera arte izozturik egoten da.

Indigirkaren batez besteko emariak (m³/s), Vorontsovon neurtuak
Datuak: 1936 eta 1998 artean

Ibaiadar nagusiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Indigirka Aldatu lotura Wikidatan