Edukira joan

Inesa Gaxen

Wikipedia, Entziklopedia askea
Inesa Gaxen
Bizitza
JaiotzaBastida, 1566
Herrialdea Nafarroa Beherea, Euskal Herria
HeriotzaXVII. mendea ( urte)
Jarduerak

Inesa Gaxen (Bastida, Nafarroa Beherea, 1566Lapurdi, XVII. mendea) sorgintzat hartu zuten emakume bat izan zen.

Sorgina zela egotzita kargu hartu zioten Hendaian, eta Bordeleko parlamentuan epaitu zuten hemezortzi urte zituela; baina, frogarik ez zutelarik, libre utzi zuten azkenean. Bere egoeran zeuden emakume asko bezala, Bidasoaz bestaldera igaro, eta Irunen bizi izan zen hogei urtez, eta beste zazpi urtez Hondarribian.

1611. urtean, haur batzuek sorgina zela esan eta preso hartu zuten berriro ere, beste emakume batzuekin batera. Beste emakumeek ez bezala, hasieratik bururaino ukatu zituen Inesa Gaxenek salaketa guztiak, berarekin atxilo hartutako emakumeenak barne, nahiz eta era guztietako presio eta torturak egin zizkioten. Hondarribiko epaileek Logroñoko Inkisizioaren eskuetan utzi zuten auzia, eta, espero ez zen bezala, kargurik gabe utzi zituzten salaturiko emakume guztiak, Inesa Gaxen tarteko. Hondarribiko herritar askok ez zuen epaia onartu, eta, azkenean, Hendaiako mugan utzi zituzten Inesa eta beste hiru emakume.

Herri kulturan

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. «Inesa Gaxen (ft. Uxue Alberdi)» www.badok.eus (kontsulta data: 2021-12-22).
  2. Oihana Teyseyre: «'Inesa de Gaxen' pastorala emanen dute Xarnegun», Berria, 2024-06-15, 581. 24. or.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]