Inkonte-belar handi

Wikipedia, Entziklopedia askea
Inkonte-belar handi
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaPlantae
OrdenaGentianales
FamiliaApocynaceae
LeinuaVinceae
GeneroaVinca
Espeziea Vinca major

Inkonte-belar handia (Vinca major) landare belarkara herrestari eta betiberdea da, lore moreak dituena eta Mediterraneo mendebaldean jatorria duena. Inkonte-belar txikiaren antza du, baina handiagoa da.

Ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Vinca major landare herrestaria da, lur mailan hedatzen eta zurtoinetan zehar sustraitzen dena, klon kolonia zabalak eratzeraino. 50-70 cm garai izan daiteke, baina ez da igokaria.

Hostoak betiberdeak dira, aurkakoak, 3-9 cm luze eta 2-6 cm zabal, berde ilun distiratsuak, larrukarak eta ertz osokoak baina ziliatuak (iledunak). 1-2 cm luzeko peziolo ileduna du.

Hostoen ertzak alderatuta: Vinca minor goian (ertz ilegabea) eta Vinca major behean (ertz ileduna). Eskala milimetrotan

Udaberri hasieratik udazkeneraino loratzen da. Loreak hermafroditak dira, moreak (nahiz eta kultibar batzuetan zuriak edo lilak izan), 3-5 cm diametroan eta bost petaloko koroladunak.

Vinca minor hurbileko espeziea oso antzekoa da, baina txikiagoa atal guztietan eta ertz ilegabeko hosto estuagoekin.

Habitata[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Espezie hau Europa hegoaldean eta Afrika iparrandean bizi sa, Espainia eta Frantzia hegoaldetik Balkanetaraino. Euskal Herrian aski hedatua da, batez ere kostaldean eta beheko ibarretan (mendiak kanpo)[1].

Habitat hezeetan hazten da, hala nola basope, ibarbaso eta heskaietan, 0–800 metroko altitudean. Eguteran eta itzaletan berdin bizi da.

Lorategietan ere landatzen da apaingarri, eta heskai eta ezponda freskoetan bertakotzen da[2].

Irudiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Vinca major subsp. major. Flore du Pays Basque.
  2. Vinca major. Euskal-Herria.org.


Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]