Ibaiertzeko baso

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ibarbaso» orritik birbideratua)
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Ibaiertzeko basoak Erie lakuan, Amerikako Aintzira Handietako bat.

Ibaiertzeko basoa, baita ere Galeria baso, ur-bazterreko baso eta Ibarbaso, ibaiaren ibilguaren ertzetan hazten diren zuhaitz eta zuhaixken multzo estua da. Ibilguaren alboetatik haraindi ez da basorik. [1] Oso ekosistema aberatsak dira eta ibilgua babesteko ezinbestekoak. Euskal Herrian, orokorrean, babesteko behar handia dute eta lurralde batzutan oso egoera larrian daude.

Ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ibaiertzeko basoak ibaiertzeko landarediz osaturik daude. Batez ere lurzoruaren hezetasunari esker bizi da landaredi hori, ez dute euriaren hainbeste dependentzia, eta ibaien ertzetan hazten da, normalean, modu sarrian. Landare-espezieak ibaiaren ibilguari zeharka sortzen dira: ur gehien behar dutenak ibaitik gertuen kokatzen dira, sustraiak arroan bertan hondoratuta (sahatsak), eta, atzerago, ur gutxiago behar dutenak kokatzen dira (haltzak, makalak, lizarrak, zumarrak, milazkak).[2]

Baztan ibaia Oronoz-Mugairin; ezkerrean kanalizazio orma bat ikus daiteke.

Mehatxuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ekosistema hauek pairatzen duten arazo nagusia urbanizazio prozesuak: Euskal Herriko toki askotan baso hauek bota dira urbanizatzeko asmoz, esaterako, etxeak eraikitzeko, ibilbideak, bidegorriak, kanalizazioak... Populazio handiago ezagutzen dituzten herrietan ohikoa da baso mota hauek erabat desagertzea. Beste motatako arazoak espezie inbaditzaileek planteatzen dute: fisikoki basoa ez da desagertzen baina bere balio ekologikoa erabat suntsitzen dute. Beste arazoak arrantza, gizakiaren presentzia eta kutsadura dira.

Urbanizazioaren presioa Gobela ibaian, Lamiakon.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Elhuyar Kultur Elkartea: Ingurugiro hiztegi entziklopedikoa. Gasteiz: Eusko Jaurlaritza, 1998. 170.or.
  2. Euskadi.eus Basoak

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Ibaiertzeko baso Aldatu lotura Wikidatan