Ino

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Ino
Antzinako Greziako erlijioa
Parc de Versailles, Bosquet des Dômes, Ino, Joseph Rayol 03.jpg
Ezaugarriak
Sexua emakumezkoa
Familia
Aita Kadmo
Ama Harmonia
Ezkontidea(k) Atamante
Seme-alabak Learchus, Melizertes eta Eurycleia
Anai-arrebak Semele, Autonoe, Polydorus eta Agave

Ino, greziar mitologian, Kadmo eta Harmoniaren alabetako bat zen, Beoziako Atamante erregearekin ezkondu zena. Beranduago, errege honek aurreko ezkontza batetatik izan zituen bi seme-alabak, Frixo eta Hele gainetik kentzen saiatu zen, baina, uste ez zuela, urrezko larrua zuen ahari bat etorri eta Atamanteren bi seme-alabak airean eraman zituen.

Beranduago, Inok, Dioniso hartu zuen, bere seme propioekin batera hazteko, honek Hera su bizian jarri zuelarik, Zeusen adulterioaren fruitua jasotzen zuela ikustean. Horregatik, jainkosak, Ino eta bere senarra erotu zituen, honen ondorioz, euren seme propioak hil zituztelarik.

Hala ere, itsasoko jainkoak, dirudienez, Inotaz errukitu ziren, nereida batean bihurtuz, Leukotoe izenarekin, Enbrunoaren jainkosa eta itsas gizonen babeslea. Ino eta Leukotoeren elezaharra, elkarnahasten da.

Ino artean[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Georg Philipp Telemann musikari eta konposatzaile alemaniarrak, 1765ean, Ino izeneko kantata dramatiko bat idatzi zuen.

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Ino Aldatu lotura Wikidatan