Edukira joan

Inosilikato

Wikipedia, Entziklopedia askea

Inosilikatu bat silikato mota bat da. Bertan SiO3 kate mugagabeak daude inosilikatu sinpleak direnean (irudian, ezkerreko bi kateak) eta Si4O11 kateak inosilikatu bikoitzak direnean (irudian, eskuineko kate bikoitza).

Inosilikatuen egitura

Inosilikatuen barnean bi talde daude: Piroxenoak (kate sinplez osatuak) eta Anfibolak (kate bikoitzez osatuak).

Kate bakarreko inosilikatuak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Egia esan, bi talde daude kate bakarreko egitura dutenak: Piroxenoak eta piroxenoideak. Garrantzitsuenak piroxenoak dira, ordea.

I-beam egitura a-b planoan

SiO4 tetraedro bakoitzak bi oxigeno alboko tetraedroekin konpartitzen ditu. Si:O proportzioa 1:3-koa dute, eta exfoliazio bikoitza 88º-tan. Hau da formula orokorra:

XYZ2O6,

nun X = katioiak ("m2" posizioa), Y = katioiak ("m1" posizioa) eta Z = Si+4 edo Al+3 (posizio tetraedrikoak).

Piroxenoetako kate sinpleak c ardatzarekiko lerrokatuak daude. Piroxenoek TOT egitura bat dute (ikus filosilikatoak azalpen gehiagorako). TOT egitura horri I-Beam egitura deritzo, nun m1 posizioa xafla oktaedrikoaren barruan kokatzen den eta m2 posizioa, aldiz, kanpoan (bi TOT egituren artean). Orokorrean, m2 posizioa handiagoa da m1 posizioa baino.

Mineral hauek ez dute OH-1 talderik, eta anfibolak baino tenperatura handiagoetan kristalizatzen dira Bowen segidan ikus daitekeen bezala. Hain zuzen ere, magnesio eta burdin anitz duten arroka metamorfikoetan tenperaturak gora egiten badu, anfibolak piroxeno bilakatzen dira. Eta alderantziz, Mg eta Fe askodun arroka metamorfiko batean tenperaturak behera egiten badu, eta urarekin nahasten bada, piroxenoak anfibola bilakatzen dira.

Bi talde nagusi daude piroxenoen barruan: ortopiroxenoak (gela-unitate ortorronbikoa dutenak) eta klinopiroxenoak (gela-unitate monoklinikoa dutenak). Bestalde, ortopiroxenoen barruan Enstatita (MgSiO3)-Ferrosilita (FeSiO3) seriea sartzen da, eta klinopiroxenoen barruan aldiz, Diopsido (CaMgSi2O6)-Hedenbergita (CaFeSi2O6) seriea.

Piroxenoen sistema kimikoaren grafikoa

Ortopiroxenoen eta klinopiroxenoen arteko ezberdintasunak.

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1) Ortopiroxenoek sistema kristalografiko ortorronbikoa dute. "m2" posizioan kaltzio molekula bat sartuko balitz, haren tamaina handiegia litzateke I-Beam egituren tartean sartzeko eta egitura orokorrak simetria galduko luke, klinopiroxeno batean bilakatuz. Horregatik, ortopiroxenoek ez dute Ca atomorik eta klinopiroxenoek aldiz, bai. Ezaugarri hau dela eta, ortopiroxenoek kolore iluna dute, eta klinopiroxenoek berriz, argia.

2) Ortopiroxenoetan, Mg zein Fe molekulak "m2" edo "m1" posizioan daude:

Mg2Si2O6 (Enstatita) eta Fe2Si2O6 (Ferrosilita).

Klinopiroxenoetan ordea, Ca molekula "m2" posizioan sartzen da (tamaina handiaren ondorioz) eta Mg/Fe molekulak "m1" posizioan:

CaMgSi2O6 (Diopsidoa) eta CaMgSi2O6 (Hedenbergita).

Piroxenoen barruan sartzen diren serieak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Augita kate bakarreko inosilikatu bat da

Piroxenoideen taldea

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kate bikoitzeko inosilikatuak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]