International Statistical Institute

Wikipedia, Entziklopedia askea
International Statistical Institute
ISI International Statistical Institute Logo.png
Statistical Science for a Better World
Datuak
Izen ofiziala
Institut International de Statistique
Izen laburraISI eta IIS
Motaelkarte zientifikoa, membership organization (en) Itzuli, sarbide irekiko argitaletxea eta professional society (en) Itzuli
Jarduera sektoreaestatistika eta Ikerkuntza eta garapena
HerrialdeaHerbehereak
Jarduera
KidetzaInternational Science Council (en) Itzuli
Agintea
Egoitza nagusi
Historia
Sorrera1885
webgune ofiziala
Facebook: International-Statistical-Institute-435104499838038 Twitter: IntStat Youtube: UC1J1yK-OGCkhyA8eEtIEXMA Edit the value on Wikidata

Nazioarteko Estatistika Erakundea (ISI, International Statistical Institute) estatistikarien elkarte profesionala da 1885ean sortua, nahiz eta lehenago ere, 1853az geroztik, estatistiken nazioarteko kongresuak antolatzen ziren. [1]Institutuak gobernuko, akademiako eta sektore pribatuko 4.000 kide inguru ditu hautatuak. Atxikitako elkarteak edo enpresak edozein estatistikari profesionalentzat irekita daude. Institutuak hainbat liburu eta aldizkari argitaratzen ditu eta bi urtean behin nazioarteko kongresu bat antolatzen du ISI Session izenarekin ezagutzen dena, 2011tik baina ISI World Statistics Congress izenarekin ezaguna da.

Institutuaren egoitza iraunkorra Hagan (Herbehereak) dago.

Elkarteak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

ISIren aterkipean zazpi elkarte espezializatu hauek jarduten dute:

  • Bernoulli Society for Mathematical Statistics and Probability (BS)
  • Informatika Estatistikorako Nazioarteko Elkartea (IASC)
  • Estatistika Ofizialen Nazioarteko Elkartea (IAOS)
  • Inkesten Estatistikarien Nazioarteko Elkartea (IASS)
  • Estatistika Hezkuntzarako Nazioarteko Elkartea (IASE)
  • Enpresa eta Industria Estatistiketarako Nazioarteko Elkartea (ISBIS)
  • International Environmetrics Society (LOTURAK)

Batzordeak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

ISI institutua batzordeetan dago egituratuta; jardueraz, interesguneaz eta dibulgazioaz antolatzen dira batzordeak. Interesguneen araberako batzordeak honako hauek dira:

  • Nekazaritza zientziak
  • Astro-estatistikak
  • Estatistikaren historia
  • Etika profesionala
  • Bizitza zientziak
  • Arriskuen azterketa
  • Kirolak
  • Bidaiak eta turismoa
  • Emakumea Estatistikan

ISIko presidenteak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erakundeak honako presidente hauek izan ditu

  • 1885 - 1899 Jauna Rawson W. Rawson (Erresuma Batua)
  • 1899 - 1908 Karl von Inama-Sternegg (Austria)
  • 1909 - 1920 Luigi Bodio (Italia)
  • 1923 - 1931 Albert Delatour (Frantzia)
  • 1931 - 1936 Friedrich Zahn (Alemania)
  • 1936 - 1947 Armand Julin (Belgika)
  • 1947 - 1947 Walter F. Willcox (AEB)
  • 1947 - 1953 Stuart A. Rice (AEB)
  • 1953 - 1960 Georges Darmois (Frantzia)
  • 1960 - 1963 Marcello Boldrini (Italia)
  • 1963 - 1967 Jauna Harry Campion (Erresuma Batua)
  • 1967 - 1971 William G. Cochran (AEB)
  • 1971 - 1975 Petter Jakob Bjerve (Norvegia)
  • 1975 - 1977 Milos Macura (Jugoslavia)
  • 1977 - 1979 Calyampudi Radhakrishna Rao (India)
  • 1979 - 1981 Edmond Malinvaud (Frantzia)
  • 1981 - 1983 Enrique Cansado (Txile)
  • 1983 - 1985 James Durbin (Erresuma Batua)
  • 1985 - 1987 Sigeiti Moriguti (Japonia)
  • 1987 - 1989 Ivan P. Fellegi (Kanada)
  • 1989 - 1991 Gunnar Kulldorff (Suedia)
  • 1991 - 1993 Frederick Mosteller (AEB)
  • 1993 - 1995 Jayanta K. Ghosh (India)
  • 1995 - 1997 Jauna David R. Cox (Erresuma Batua)
  • 1997 - 1999 Willem R. van Zwet (Herbehereak)
  • 1999 - 2001 Jean-Louis Bodin (Frantzia)
  • 2001 - 2003 Dennis Trewin (Australia)
  • 2003 - 2005 Stephen M. Stigler (AEB)
  • 2005 - 2007 Niels Keiding (Danimarka)
  • 2007 - 2009 Denise A. Lievesley (Erresuma Batua)
  • 2009 - 2011 Jef L. Teugels (Belgika)
  • 2011 - 2013 Jae Chang Lee (Korea)
  • 2013 - 2015 Vijayan Nair (AEB)

Aldizkari zientifikoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

ISIk aldizkari hauek argitaratzen ditu:

Karl Pearson saria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Karl Pearson saria 2013an sortu zuen ISIk, arloko ekarpen aipagarrienak aitortzeko. Azken hiru hamarkadetan argitaratutako ikerketa-artikulu edo liburu batengatik ematen da, teoria, metodologia, praktika edo aplikazio estatistikoen arloetan. Karl Pearson Sariak estatistikari ingelesaren izena du. Bi urtean behin ematen da ISI Munduko Estatistika Kongresuan. Sariaren irabazleak 5.000 euro jasotzen ditu eta Karl Pearson hitzaldia ematen du gero. [1]

Peter McCullagh eta Nelder Jon izan ziren Karl Pearson sariaren inaugurazio edizioko irabazleak "Generalized Linear Models" (1983) monografikoagatik. [1]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b c «International Statistical Institute (ISI)» www.isi-web.org (Noiz kontsultatua: 2021-05-04).

Ikus, gainera,[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]