Iosu Baleztena

Wikipedia, Entziklopedia askea
Iosu Baleztena
Bizitza
JaiotzaEratsun1982ko abenduaren 13a (41 urte)
Herrialdea Nafarroa Garaia, Euskal Herria
Jarduerak
Jarduerakpilotaria
Pilota
 

Iosu Baleztena Iruretagoiena, pilota arloan Baleztena deituraz ezaguna (Eratsun, Nafarroa Garaia, 1982ko abenduaren 13a) esku huskako pilotari profesional ohia da. Aurrelari jokatzen zuen, Aspe enpresarekin. Estatistika ofizialen arabera, profesionaletan ziharduenean 1,81 m luze zen, eta 83 kg pisatzen zuen. Profesionaletako estreinako partida 2001eko apirilaren 1ean jokatu zuen, Eibarko Astelena pilotalekuan.

Profesionaletan sei urte egin ostean, 2007ko irailaren 30ean Aspe enpresak ez zion kontratua berritu. Tarte horretan 257 partida jokatu eta 132 irabazi zituen.

Ordutik jokamoldez aldatu eta erremontean jokatzen hasi da atzelari moduan. Erremontista profesional gisa 2008ko otsailaren 24an jokatu zuen lehen aldiz Huarteko Euskal Jai pilotalekuan.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Biografia
Nafarroako Foru Erkidegoa
Artikulu hau Nafarroako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.