Edukira joan

Eratsun

Eratsun
 Nafarroa Garaia, Euskal Herria
Eratsungo irudia Iruñarri mendiaren magaletik.

Bandera

Eratsungo armarria
Armarria


Mapa
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Lurraldea Nafarroa Garaia
Merindadea Iruñea
EskualdeaMalerreka
Administrazioa
Estatua Espainia
Erkidegoa Nafarroa
Izen ofiziala Eratsun
AlkateaIñaki Estanga Mitxelena
(Dagona])
Posta kodea31748
INE kodea31090
Herritarraeratsundar
Geografia
Koordenatuak43°05′00″N 1°47′48″W / 43.083333333333°N 1.7966666666667°W / 43.083333333333; -1.7966666666667
Azalera26 km²
Garaiera532 metro
Distantzia62 km (Iruñetik)
Demografia
Biztanleria155 (2025:  2)
alt_left 63 (%40,9) (%59,1) 91 alt_right
Dentsitatea5,96 bizt/km²
Euskara
Euskaldunak[1]% 64.3 + % 14.2 hartzaile (2021)
Kaleko erabilera [2]% 

Eratsun[3] ([eɾats̺un]; Eatsune [eats̺une] Malerrekako hizkeraz) Nafarroa Garaiko ipar-mendebaldeko udalerria da, Malerreka ibarrean dagoena, 532 metroko garaieran. Ezkurra ibaiak zeharkatzen du. 25,54 kilometro koadroko eremua hartzen du, eta 151 biztanle zituen 2019 hasieran.[4]

Bertakoak eratsundarrak dira, eatsundarrak bertakoen hizkeran; eskualdean "txingurri gorriak" ezizena ematen zaie.

Iruñeko merindadearen iparraldean dago, Iruñetik 62 kilometro ipar-mendebaldera. Goizuetarekin du muga iparraldean, Ezkurrarekin mendebaldean, Saldias eta Beintza-Labaienekin ekialdean, eta Basaburuarekin hegoaldean.[5]

Herrira iristeko NA-170 errepidea hartu behar da, eta Zubieta eta Ezkurra herrien arteko bidegurutze batetik ateratzen den NA-4031 herri-errepidean sartu; errepide hori herriko plazan edo pilotaleku zaharrean amaitzen da.

Klima eta landaredia

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Klima atlantiar ozeaniko epela da, anplitude termiko txikia eta prezipitazio ugariak dituena. Hilabete guztietan egiten du euri ugari, baita udan ere. Urteko batez besteko tenperatura 12-13 gradukoa da, eta prezipitazioak 1.600-2.000 mm bitartekoak. Urteko euri-egunak 180 inguru dira.[5]

Pagadi zabalak daude udalerriaren hegoaldean eta Zumarrezta errekaren arroan. Horrez gain, herritik hurbilago, hariztiak eta gaztainadiakak daude. Kareharrizko lurzoru idorrenetan ametz ilaunduna hazten da.[6]

Ezkurra errekak zeharkatzen du udal dermioaren hegoaldea, eta Zumarrezta errekak iparraldea. Ezkurra Bidaso ibaiaren adarra da, eta Zumarrezta Urumearena.

Udalerri mugakideak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Honako udalerri hauek ditu mugakide: Ezkurra, Goizueta, Labaien, Saldias eta Basaburua.

1192an, Eratsungo, Saldiasko eta Beintza-Labaiengo gizonezko petxero bakoitzak urtean 4 soldata ordain zezan erabaki zuen Antso VI.a Jakituna Nafarroako erregeak; alargunek, etxean senarrik ez izanik, soldata bakarra; txerriak izanez gero, bakarra eman zezaten, bai gizonek, bai alargunek; eta ez zezaten beste inolako petxarik ordaindu. Herriak eiurdea ("eyurdea") izeneko petxa ordaindu zuen 1431 arte mendian bazkatzen ziren zerriengatik, baina urte hartan erregeak ordainsaria kendu eta behin betiko zentsu bilakatu zuen. 1460an, Martin Azpilikuetari eman zion erregeak Eratsunek ordaintzen zion behin betiko zentsua. 1633an, herriak hiru dukateko zentsua ordaintzen zion urtean errege ondareari, eta 170 dukaturen truke luditu zuen.[7]

1562an, Altxortegiko Liburuaren arabera, hiru burdinola zeuden Eratsunen: Ollingoa, Zumarreztakoa eta Asurakoa.[8] 1688an, Juan Bautista Alduntzin zen Zumarreztako eta Asurako burdinolen nagusia;[9] 1713-1725 bitartean, berriz, Miguel Arizkun baztandarrak erosi zituen.[10] Lehen Karlistaldia hasi baino lehen, Jose Antonio Muñagorrik errentan hartua zuen Zumarreztako ola (Herrería y fabrica de Bombas y Balas de Zumarrista).[11] Gerran parte hartze garrantzisua izan ondoren -"Bakea eta Foruak" aldarriaren sortzailea izan zen-, gerraondoan buru-belarri lotu zitzaion burdinola ustiatzeari. 1841eko urrian, Esparteroren jarraitzaile amorratua zen Ramon Elorrio txapelgorrien teniente izandakoak soldadu batzuekin agertu eta atxilotu egin zuen. Berehala fusilatu zuten, Zumarreztatik hurbil dagoen Pillotasoro mendatean. Muñagorri erail zuten lekuan harrizko gurutze bat ezarri zuten oroigarri gisa.[12]

1855eko maiatzaren 1eko desamortizazioaren legearen ondorioz, irina egiteko errota bat saldu zen 1863an.[13].

Biztanleriaren tamainaUrtea100150200250300350400450500189019201950198020102040EratsunBiztanleriaren estatistikaOharra: grafiko hau Wikidatan jasotako datuetatik egin da, automatikoki. Daturen bat aldatu edo eguneratu behar izanez gero, egizu Wikidatan bertan.
Biztanleria-piramidea 2025
Guztira: 91 gizon, 63 emakume
%GizonakAdinaEmakumeak%
0.00
 
100+
 
0.00
1.10
 
95-99
 
1.59
1.10
 
90-94
 
3.17
4.40
 
85-89
 
3.17
2.20
 
80-84
 
11.11
2.20
 
75-79
 
9.52
9.89
 
70-74
 
3.17
10.99
 
65-69
 
1.59
10.99
 
60-64
 
7.94
15.38
 
55-59
 
7.94
6.59
 
50-54
 
11.11
8.79
 
45-49
 
6.35
4.40
 
40-44
 
7.94
3.30
 
35-39
 
3.17
5.49
 
30-34
 
3.17
3.30
 
25-29
 
6.35
0.00
 
20-24
 
1.59
2.20
 
15-19
 
3.17
4.40
 
10-14
 
4.76
3.30
 
5-9
 
3.17
0.00
 
0-4
 
0.00
Iturria: Nafarroako Estatistika Institutua / Instituto Nacional de Estadística
Hazkunde begetatiboa
Hazkunde begetatiboa (pertsonak)Urtea−4−3−2−10200820112014201720202023EratsunHazkunde begetatiboa
Urtea200920102011201220142015201620172018201920202021202220232024
Hazkunde begetatiboa −2−1−30−2−1−1−1−1−2−40−1−2−2
Honakoa hazkunde begetatiboa erakusten duen grafiko bat da, hau da, urte batean jaiotakoei hildakoak kentzearen emaitza. Datuak Nastat erakundeak eskaintzen ditu[14] eta Wikimedia Commonsen daude eskuragarri. Aldaketaren bat egin behar bada, bertan egin beharko da.
Batez besteko adina
AdinaUrtea44464850525456200320072011201520192023EratsunBatez besteko adina
Urtea20032004200520062007200820092010201120122013201420152016201720182019202020212022202320242025
Batez besteko adina 44,2245,646,1546,3747,4848,6849,5150,3750,5650,5150,9151,2151,6953,1352,6753,3853,4153,5152,7552,4552,6753,9954,53
Honakoa batez besteko adina erakusten duen grafiko bat da. Datuak Nastat erakundeak eskaintzen ditu[15] eta Wikimedia Commonsen daude eskuragarri. Aldaketaren bat egin behar bada, bertan egin beharko da.

Jaiolekuari dagokionez, 2025. urtean biztanleen % 52,6 udalerri berean jaioak ziren[16], probintziako batez bestekoaren (% 37,3) gainetik. Beste erkidego batzuetan jaiotakoak (EAE barne) % 7,8 dira, eta espainiar estatutik kanpo jaiotakoak % 3,9 —probintzian % 19,8—.

Biztanleria jaiolekuaren arabera Nafarroako mapa
Udal
Prob
Udalerri berean · % 52,6Probintzia berean · % 35,7Beste erkidegoa · % 7,8Estatutik kanpo · % 3,9
Jaiolekua bizilekuarekin alderatuta (2025). Iturria: INE.

Biztanleria atzerritarra

Espainiar estatutik kanpo jaiotako 6 biztanleren artean, gehienak Europan jaioak dira (% 66,7)[17]. Jaiotza herrialde nagusiak Errumania, Maroko dira.

Atzerrian jaiotakoak, eskualdeka
Euro
Afri
Europa · % 66,7Afrika · % 33,3
Espainiar estatutik kanpo jaiotakoak, eskualdeka (2025). Iturria: INE.
Jaiolekuko herrialde nagusiak, sexuaren arabera
◄ gizonezkoakjaioterriaemakumezkoak ►
Jaiolekuko herrialde nagusiak, sexuaren arabera (2025). Iturria: INE.

INEren 2021eko Biztanleria eta Etxebizitza Zentsuaren arabera, udalerrian 84 etxebizitza zeuden: 64 (% 76,2) nagusiak eta 20 (% 23,8) ez-nagusiak.[18]

84etxebizitza
64etxegune

Etxebizitza multzoa Nafarroako mapa

64
20
Etxebizitza nagusia (64)Ez-nagusia (bigarrena edo hutsa) (20)

Guztira 64 etxegune zeuden, eta horietatik 24 (% 37,5) pertsona bakarrekoak ziren.[19]

Etxeguneak tamainaren arabera

Pertsona 124
2 pertsona17
3 pertsona10
4 pertsona8
5 edo gehiago5

Hezkuntza-maila

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

INEren 2024ko Biztanleria eta Etxebizitza Zentsuaren arabera, udalerrian 15 urte edo gehiagoko 144 biztanle zeuden. Lortutako ikasketa-mailarik altuenari dagokionez, goi-mailako ikasketak zituztenak % 20,1 ziren; bigarren hezkuntzako bigarren etapa (batxilergoa edo erdi-mailako lanbide-heziketa) zutenak % 21,5; bigarren hezkuntzako lehen etapa (DBH edo antzekoa) zutenak % 38,2; eta lehen hezkuntza edo gutxiago zutenak % 20,1.[20] Goi-mailako ikasketak zituztenen proportzioa % 20,4 zen 2021ean eta % 20,1 2024an; beraz, ia aldatu gabe mantendu zen. Lehen hezkuntza edo gutxiago zutenena, berriz, % 22,6 izatetik % 20,1 izatera pasatu zen. Sexuaren arabera, goi-mailako ikasketak zituztenak emakumeen artean % 27,6 ziren, eta gizonen artean % 15,1; 12,5 puntuko aldea, emakumeen alde. Lehen hezkuntza edo gutxiago zutenak, berriz, emakumeen % 22,4 eta gizonen % 18,6 ziren. Azken alde hori, neurri handi batean, adin-egituraren isla izan ohi da: adineko biztanleen artean emakumeak gehiago dira, eta belaunaldi horietan ohikoagoa zen ikasketak goiz uztea.

144biztanle 15 urte edo +, 2024
% 20,1goi-mailako ikasketak−0,3 puntu 2021etik mapa
% 20,1lehen hezkuntza edo gutxiago−2,5 puntu 2021etik mapa
% 20,1
% 38,2
% 21,5
% 20,1
Lehen hezkuntza edo gutxiago · % 20,1Bigarren hezkuntzako lehen etapa (DBH) · % 38,2Bigarren hezkuntzako bigarren etapa · % 21,5Goi-mailako ikasketak · % 20,1
Lortutako ikasketa-mailarik altuena, 15 urte edo gehiagoko biztanleen artean (2024). Nafarroako mapa
Sexuaren araberako banaketa
15 urte edo gehiagoko biztanleria ikasketa-mailaren eta sexuaren arabera, Eratsun, 2024
Ikasketa-mailaGuztira%Gizonak%Emakumeak%
Goi-mailako ikasketak29% 20,113% 15,116% 27,6
Bigarren hezkuntzako bigarren etapa31% 21,520% 23,311% 19,0
Bigarren hezkuntzako lehen etapa (DBH)55% 38,237% 43,018% 31,0
Lehen hezkuntza edo gutxiago29% 20,116% 18,613% 22,4
Guztira144% 100,086% 100,058% 100,0
Urtez urteko bilakaera
Ikasketa-mailaren bilakaera (%), Eratsun, 2021–2024
UrteaGoi-mailakoakBatx. / erdi LHDBHLehen H. edo gutx.15 urte edo +
2021% 20,4% 21,9% 35,0% 22,6137
2022% 19,9% 19,9% 39,7% 20,6136
2023% 20,4% 21,1% 38,0% 20,4142
2024% 20,1% 21,5% 38,2% 20,1144
500 biztanletik beherako udalerrietan, INEk ikasketa-maila lau multzo nagusitan baino ez du argitaratzen, eta ez du jaiolekuaren araberako daturik ez ikasten ari direnei buruzkorik ematen.

2008ko erroldaren arabera, ez zen etorkinik bizi herrian.

2013ko biztanleria[21]
Izendapena Kategoria Biztanleria
ERATSUN 159
Eratsun Herrigunea 159
Urrutiña Herri hustua

Diru-sarrerak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2023. urtean, biztanle bakoitzeko batez besteko errenta garbia 17.813 euro-koa zen[22], eta etxegune bakoitzeko 45.846 euro-koa. Balio hori probintziako batez bestekoaren (16.423 euro) gainetik dago, eta Espainiako batez bestekoaren (15.036 euro) gainetik. Kontsumo-unitateko errentaren mediana (etxeguneen tamaina eta osaera kontuan hartzen dituen neurria) 27.611 euro zen. Errenta gordina 22.310 euro-koa izan zen pertsonako.

Diru-sarreren iturri nagusia soldata da, guztizkoaren % 51,7[23]. Gainerako iturriak: pentsioak (% 28,4), beste diru-sarrerak (% 14,4), langabezia-prestazioak (% 1,5), beste prestazioak (% 3,9).

52%
28%
14%
Soldata · % 51,7Pentsioak · % 28,4Langabezia · % 1,5Beste prestazioak · % 3,9Beste sarrerak · % 14,4
Diru-sarreren banaketa iturriaren arabera.

Desberdintasuna

Errentaren banaketaren desberdintasuna neurtzeko Gini indizea erabiltzen da[24][oh 1]. Udalerrian indizea 29,6 da, probintziakoaren (30,9; Nafarroako mapa) azpitik eta Espainiakoaren (32,1) azpitik. P80/P20 zatidurak, hau da errenta-banaketaren 80. eta 20. pertzentilen arteko zatidura, 2,3 da, probintziakoaren (2,6; Nafarroako mapa) azpitik eta Espainiakoaren (2,8) azpitik.

Jarduera ekonomikoa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

INEren 2024ko Biztanleria eta Etxebizitza Zentsuaren arabera, Eratsun udalerrian biztanleria aktiboa (okupatuak eta langabeak) 82 pertsona ziren, hau da, 16 urte edo gehiagoko biztanleriaren % 57,3; gainerako % 42,7 inaktibo zeuden.[25] Aktiboen artean, langabezia-tasa % 13,4 zen. Sexuaren arabera, gizonezkoen jarduera-tasa % 57,0 zen eta emakumezkoena % 57,9; langabezia-tasa, aldiz, % 10,2 eta % 18,2 zen, hurrenez hurren.[25]

Okupatuen kopurua 74 zen 2023ean, 2021eko 69etik gora.[26] Emakumeek okupatuen % 32,4 osatzen dute, eta gizonek % 67,6.

74okupatu, 2023+% 7,2 2021etik
% 32,4emakumeak okupatuen artean
% 57,3jarduera-tasa, 2024
% 13,4langabezia-tasa, 2024
16 urte edo gehiagoko biztanleria jarduerarekiko loturaren arabera (2024)
% 49,7
% 42,7
Okupatuak · % 49,7Langabeak · % 7,7Inaktiboak · % 42,7
16 urte edo gehiagoko biztanleria jardueraren eta sexuaren arabera, Eratsun, 2024
EgoeraGuztira%Gizonak%Emakumeak%
Okupatuak71% 49,744% 51,227% 47,4
Langabeak11% 7,75% 5,86% 10,5
Inaktiboak61% 42,737% 43,024% 42,1
Guztira143% 100,086% 100,057% 100,0

Jarduera-sektoreak

Jarduera-sektoreei dagokienez, okupatuak honela banatzen dira: zerbitzuak (% 45,9), industria (% 24,3), eraikuntza (% 18,9) eta nekazaritza, abeltzaintza eta arrantza (% 10,8).[26]

Okupatuak jarduera-sektorearen arabera (2023) Nafarroako mapa
% 10,8
% 24,3
% 18,9
% 45,9
Nekazaritza, abeltzaintza eta arrantza · % 10,8Industria · % 24,3Eraikuntza · % 18,9Zerbitzuak · % 45,9

Okupazioa eta lan-egoera

Okupazio-mailari dagokionez, langile kualifikatuak eta maila baxuko ofizialak dira talderik ugariena, okupatuen % 67,6; ondoren, zuzendariak eta goi eta erdi mailako teknikariak daude (% 20,3), eta oinarrizko okupazioak % 10,8.[27] Bi sexuetan langile kualifikatuak dira nagusi (gizonen % 68,0 eta emakumeen % 66,7).

% 20,3
% 67,6
% 10,8
Zuzendariak eta goi eta erdi mailako teknikariak · % 20,3Langile kualifikatuak eta maila baxuko ofizialak · % 67,6Oinarrizko okupazioak · % 10,8Ez dago jasota · % 1,4
Okupatuak okupazioaren eta sexuaren arabera, Eratsun, 2023
OkupazioaGuztira%Gizonak%Emakumeak%
Zuzendariak eta goi eta erdi mailako teknikariak15% 20,311% 22,04% 16,7
Langile kualifikatuak eta maila baxuko ofizialak50% 67,634% 68,016% 66,7
Oinarrizko okupazioak8% 10,85% 10,03% 12,5
Ez dago jasota1% 1,40% 0,01% 4,2
Guztira74% 100,050% 100,024% 100,0

Okupatuen % 73,0 besteren konturako langileak dira, eta % 27,0 norberaren konturakoak.[28]

% 27,0
% 73,0
Norberaren kontura · % 27,0Besteren kontura eta beste egoera bat · % 73,0
Okupatuak lan-egoeraren eta sexuaren arabera, Eratsun, 2023
Lan-egoeraGuztira%Gizonak%Emakumeak%
Norberaren kontura20% 27,015% 30,05% 20,8
Besteren kontura54% 73,035% 70,019% 79,2
Guztira74% 100,050% 100,024% 100,0

Lehen sektorea

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Nekazaritza

2020ko Nekazaritza Erroldaren arabera, udalerrian 16 nekazaritza-ustiategi zeuden, eta guztira 327 hektarea nekazaritzako azalera erabilgarri (NAE) lantzen zuten[29][oh 2]. Udalerriaren azalera 26 km² denez, NAE lurraldearen % 12,6 da[30]. Lur-erabileraren arabera, NAEren % 99,8 larre iraunkorrak (327 ha, 16 ustiategitan), % 0,1 lur goldagarria (0,41 ha, 3 ustiategitan), arbolak (0,18 ha, 2 ustiategitan) eta norberaren kontsumorako baratzeak (0,09 ha, 4 ustiategitan)[oh 3].

Nekazaritzako azalera erabilgarria (NAE)
NAE udalerriaren azaleran
13%
87%
NAE · 327 ha (% 12,6)Gainerako azalera · 2.273 ha (% 87,4)
NAE, lur-erabileraren arabera
100%
Lur goldagarria · 0,41 ha (% 0,1)Larre iraunkorrak · 327 ha (% 99,8)Arbolak · 0,18 ha (% 0,1)Baratzeak · 0,09 ha (< % 0,1)
Iturria: INE, Nekazaritza Errolda 2020; udalerriaren azalera: Wikidata.

Abeltzaintza

2020ko Nekazaritza Erroldaren arabera, udalerriko abeltzaintza-ustiategietan 72 behi, 1.011 ardi eta ahuntz eta 6 txerri zeuden[31].

Ibilgailu-parkea

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Trafikoko Zuzendaritza Nagusiaren (DGT) 2025eko datuen arabera, udalerrian 97 gidari zeuden erroldatuta: 68 gizon (% 70,1) eta 29 emakume (% 29,9)[32]. Biztanleen % 63 gidatzeko gai zen.

Ibilgailu-parkea 211 ibilgailuk osatzen zuten: 102 turismo, 37 furgoneta, 22 kamioi, 9 motozikleta eta 2 ziklomotor[32]. Motorizazio-tasa 1.000 biztanleko 662 turismokoa zen, probintziako batez bestekoaren (512) gainetik.

Turismoen batez besteko adina 15,2 urtekoa zen; turismoen % 2,9k 4 urte baino gutxiago zituen, eta % 16,7k 25 urte baino gehiago[32]. Erregaiari dagokionez, ibilgailuen % 74,3 diesel zen eta % 24,8 gasolinazko; 1 ibilgailu elektrifikatu zeuden (% 0,5; probintzian % 1,3). Ingurumen-bereizgarriari dagokionez, ibilgailuen % 2,4k zuen 0 edo ECO etiketa, eta % 39,8k ez zuen etiketarik[oh 4].

Ibilgailu-parkea (2025)
Ingurumen-etiketa
26%
32%
40%
0 etiketa · 1 (% 0,5)ECO · 4 (% 1,9)C etiketa · 53 (% 25,7)B etiketa · 66 (% 32)Etiketarik gabe · 82 (% 39,8)
Turismoak, adinaren arabera
12%
20%
49%
17%
< 4 urte · 3 (% 2,9)4–8 urte · 12 (% 11,8)8–15 urte · 20 (% 19,6)15–25 urte · 50 (% 49)≥ 25 urte · 17 (% 16,7)
Iturria: DGT, «Datos municipales general» (2025).

Udal hauteskundeak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2007an Pedro Antonio Deskarga Lizalde independentea aukeratu zuten alkate. Baliogabeko botoak zazpi izan ziren (emandako guztien %9,09) eta boto zuriak hamaika (%15,71). Abstentzioa %56,74koa izan zen.

Erasungo Udala (2007)
AlderdiaBotoakAukeratua?
Pedro Antonio Deskarga Elizalde (I)42Bai
Francisco Mitxelena Bazterrika (I)38Bai
Juan Fermin Grazenea Aldaia (I)35Bai
Francisco Maria Telletxea Kerexeta (I)31Bai
Manuel Retegi Arana (I)27Bai

2011n ere zerrenda bakarra aurkeztu zen, Latargi izenekoa. Alkate kargurako Francisco María Retegi Deskarga hautatu zuten; beste lau lagunekin batera udalbatza osatu zuen. Latargi izan zen zerrenda bakarra 2015ean ere, eta 56 boto jaso zituen. 2019an, Dagona Eratsun taldeko Iñaki Estanga Mitxelena hautatu zuten alkate.[33]

  • HELBIDEA: San Millan kalea z/g
2007-2011Pedro Antonio Deskarga LizaldeIndep.
2011-2015Francisco María Retegi DeskargaLatargi
2015-2019Francisco María Retegi DeskargaLatargi
2019-2023Iñaki Estanga MitxelenaDagona Eratsun

Azpiegitura eta garraioak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Leizaran Mariezcurrena autobus konpainiaren Doneztebe, Leitza eta Iruñea bitarteko lineak geltokia dauka herrian. Autobus lineak honako ibilbidea egiten du:

Jaiak eta ospakizunak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
San Estanislao eliza 1958an.

Eratsungo jaiak irailaren 8an ospatzen dira, Ama Birjinaren egunean.

Ondasun nabarmenak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Eratsundar ezagunak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. ↑ 0 balioak berdintasun osoa adierazten du eta 100 balioak desberdintasun handiena; zenbat eta baxuagoa, orduan eta banaketa berdinagoa.
  2. ↑ INEk ustiategi baten lur guztiak ustiategia kokatuta dagoen udalerriari egozten dizkio, nahiz eta lur horietako batzuk beste udalerri batzuetan egon. Horregatik, udalerri batzuetan NAE udalerriaren azalera baino handiagoa izan daiteke.
  3. ↑ Ustiategi batek lur-erabilera bat baino gehiago izan ditzake; horregatik, erabilera bakoitzeko ustiategi-kopuruen batura ustiategi guztien kopurua baino handiagoa izan daiteke.
  4. ↑ DGTren ingurumen-etiketak ibilgailuen isurien araberakoak dira: 0 (elektrikoak eta autonomia handiko entxufagarriak), ECO (hibridoak eta gasezkoak), C (Euro 4tik aurrerako gasolina-ibilgailuak eta Euro 6ko dieselak), B (Euro 3ko gasolina-ibilgailuak eta Euro 4-5eko dieselak); zaharrenek ez dute etiketarik.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. ↑ Euskararen Adierazle Sistema. Euskara-gaitasuna adinaren eta sexuaren arabera. EAE (eskualdeka/udalerrika). Eusko Jaurlaritza.
  2. ↑ «Kaleko erabilera herrialdez herrialde» Euskararen erabilera (Wikipedia).
  3. ↑ Euskaltzaindia. 155. araua: Nafarroako udal izendegia. .
  4. ↑ Navarra, población por municipios y sexo: Eratsun. ine.es (kontsulta data: 2020-10-28).
  5. 1 2 Eratsun. Gran Enciclopedia de Navarra, enciclopedianavarra.com (kontsulta data: 2020-10-28).
  6. ↑ Loidi, Javier; Báscones, Juan Carlos. Memoria del mapa de series de vegetación de Navarra. Gobierno de Navarra, 2006, studylib.es (kontsulta data: 2020-10-28).
  7. ↑ Arozamena Ayala, Ainhoa, Castaño García, Manu. Eratsun. Enciclopedia Auñamendi [en línea], 2020, aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus (kontsulta data: 2020-10-28).
  8. ↑ Idoate, Florencio. Notas para el Estudio de la Economía Navarra y su contribución a la Real Hacienda (1500-1650). Príncipe de Viana, ISSN 0032-8472, 21. urtea, 78-79. zenbakia, 1960,77-130. orrialdeak, dialnet.unirioja.es (kontsulta data: 2020-10-28).
  9. ↑ Urrizola Hualde, Ricardo. Tres cartas en euskara escritas por un ferrón de Bera. Fontes linguae vasconum: Studia et documenta, ISSN 0046-435X, 38. urtea, 102. zenbakia, 2006, 255-270. orrialdeak, dialnet.unirioja.es (kontsulta data: 2020-10-28).
  10. ↑ Mitxelena, Antton Mari. Goizueta inguruko burdinolak. Xapo, 19. zenbakia, 2020ko maiatza, goizueta.eus (kontsulta data: 2020-10-28).
  11. ↑ Jose Antonio Muñagorri Otaegi. berastegi-eta-inguruak.blogspot.com (kontsulta data: 2020-10-27).
  12. ↑ Jose Antonio Muñagorri. XIX. mendeko historia militarra Euskal Herrian, zumalakarregimuseoa.eus (kontsulta data: 2020-10-28).
  13. ↑ "La Desamortización civil en Navarra", Rafael Gómez Chaparro
  14. ↑ «Indicadores municipales - Nastat» Nafarroa.eus (kontsulta data: 2026-08-03).
  15. ↑ «Indicadores municipales - Nastat» Nafarroa.eus (kontsulta data: 2026-08-03).
  16. ↑ INE, «Población por relación entre lugar de nacimiento y de residencia» (Padroia), Jatorria Nafarroa.tab.
  17. ↑ INE, «Población por país de nacimiento» (Padroia), Jaioterria Nafarroa.tab.
  18. ↑ (Gaztelaniaz) «Etxebizitzak udalerrika eta motaren arabera» 2021eko Biztanleria eta Etxebizitza Zentsua (Espainiako Estatistika Institutua).
  19. ↑ (Gaztelaniaz) «Etxeguneak udalerrika eta tamainaren arabera» 2021eko Biztanleria eta Etxebizitza Zentsua (Espainiako Estatistika Institutua).
  20. ↑ (Gaztelaniaz) «Población de 15 y más años por sexo y nivel de estudios (agregado) (Municipios entre 50 y 500 habitantes)» Biztanleria eta Etxebizitza Zentsua (INE).
  21. ↑ http://www.euskomedia.org/aunamendi/46542/27473?q=iru%F1arri&numreg=2&start=0 Euskomedia.org, Eusko Ikaskuntzaren webgunea
  22. ↑ INE, «Indicadores de renta media y mediana» (ADRH), ADRH errenta Nafarroa.tab.
  23. ↑ INE, «Distribución por fuente de ingresos» (ADRH), ADRH fuente Nafarroa.tab.
  24. ↑ INE, «Índice de Gini y distribución de la renta P80/P20» (ADRH), ADRH gini erreferentziak.tab.
  25. 1 2 (Gaztelaniaz) «Población de 16 y más años por sexo y relación con la actividad (agrupado) (Municipios entre 50 y 500 habitantes)» Biztanleria eta Etxebizitza Zentsua (INE).
  26. 1 2 (Gaztelaniaz) «Ocupados de 16 y más años por sexo y rama de actividad (Municipios entre 50 y 500 habitantes)» Biztanleria eta Etxebizitza Zentsua (INE).
  27. ↑ (Gaztelaniaz) «Ocupados de 16 y más años por sexo y ocupación (agregada) (Municipios entre 50 y 500 habitantes)» Biztanleria eta Etxebizitza Zentsua (INE).
  28. ↑ (Gaztelaniaz) «Ocupados de 16 y más años por sexo y situación profesional (agregada) (Municipios entre 50 y 500 habitantes)» Biztanleria eta Etxebizitza Zentsua (INE).
  29. ↑ INE, «Explotaciones por tipo de cultivo», Nekazaritza Errolda 2020. Datuak: INE nekazaritza-azalera Nafarroa.tab (Wikimedia Commons).
  30. ↑ Udalerriaren azalera: Wikidata, Q1648027.
  31. ↑ INE, «Explotaciones ganaderas por tipo de ganado», Nekazaritza Errolda 2020. Datuak: INE abeltzaintza Nafarroa.tab (Wikimedia Commons).
  32. 1 2 3 DGT, «Datos municipales general» (2025). Datuak: DGT ibilgailuak Nafarroa.tab (Wikimedia Commons).
  33. ↑ Iñaki Estanga Mitxelena aukeratu dute Eratsunen alkate. Ttipi-Ttapa aldizkaria, 2019ko azaroak 18, erran.eus (kontsulta data: 2020-10-29).

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]