Iragaitzaren katedrala

Koordenatuak: 49°59′24″N 36°13′51″E / 49.99°N 36.2308°E / 49.99; 36.2308
Wikipedia, Entziklopedia askea
Iragaitzaren katedrala
Kokapena
Estatu burujabe Ukraina
Oblast Kharkiveko oblasta
Raion of UkraineKharkiv raiona
Centre of oblastKharkiv
Koordenatuak49°59′24″N 36°13′51″E / 49.99°N 36.2308°E / 49.99; 36.2308
Map
Historia eta erabilera
Irekiera1657
Izenaren jatorriaMariaren Loaldia
ErlijioaUkrainian Orthodox Church (en) Itzuli
Errusiar Eliza Ortodoxoa
ElizbarrutiaEparchy of Kharkiv (Moscow Patriarchate) (en) Itzuli
Arkitektura
Materiala(k)adreilua
EstiloaBarrokoa
Ondarea

Iragaitza edo ´Jasokundearen katedrala, Kharkov hirian (Ukraina) dagoen tenplu ortodoxoa da. Hiri horretako tenplu ortodoxo nagusia izan zen, XX. mendearen hasiera arte, orduan amaitu baitzen Deikundearen katedrala.

Iragaitzaren katedrala, 1841ean amaitua, Lopan ibaiaren ertzean dago, Unibertsitatea izeneko muinoaren gainean, eta hiri profila du nagusi. Kanpandorrea 90 metro altu da (munduko 11. kanpandorre ortodoxo altuena), inspirazio neoklasikokoa dauka eta 1820ko hamarkadan eraiki zen, Napoleonen inbasioaren ondoren, Errusiako Alexandro I. tsarrari esker. Eliza, XVIII. mendearen azken laurdenekoa, estilo barroko berantiarrekoa da, Moskuko San Klemente[1] modeloan inspiratua. Ezkizko zurezko urre-koloreko ikonostasioa nabarmentzen da. Erloju frantses handi bat jarri zuten kanpandorrean 1856an. Erregimen sobietarrean, eliza itxi egin zuten, eta 1929an botatako kupulak. XX. mendeko 70eko hamarkadaren amaieran zaharberritu zuten; gaur egun, Moskuko Patriarkatuaren mende dagoen Ukrainako Eliza Ortodoxoarena da. 2022ko martxoaren 2an, katedralak era askotako kalteak jasan zituen Kharkov hiria suntsitu zuten Errusiako bonbardaketengatik, gerra errusiar-ukrainarraren esparruan. Sare sozialetan zabaldutako irudiek tenpluaren barrualdea erakutsi zuten lurrean beirateen kristalekin, markoan sartutako obrekin eta egur zati ugarirekin.[2]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Egorov, A. M.; Zhivankov, K. I.; Ilicheva, V. O.; Shariy, S. V.; Yuferov, V. B.. (2013-06-15). «On Plasma Separation ofSpent Nuclear Fuel in Ionization Stage» Физические основы приборостроения 2 (2): 82–87.  doi:10.25210/jfop-1302-082087. ISSN 2225-4293. (Noiz kontsultatua: 2022-04-25).
  2. (Gaztelaniaz) «Los bombardeos rusos golpean la catedral de la Asunción de Jarkov» Religión Digital 2022-03-03 (Noiz kontsultatua: 2022-04-25).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]