Estatu Islamikoa

Artikulu hau "Kalitatezko 2.000 artikulu 12-16 urteko ikasleentzat" proiektuaren parte da
Wikipedia, Entziklopedia askea
Irak eta Sortaldeko Islamiar Estatu» orritik birbideratua)

Irak eta Sortaldeko Estatu Islamikoa
الدولة الإسلامية في العراق والشام
Goiburua: Irauten eta Hedatzen
باقية وتتمدد
Bāqiyah wa-Tatamaddad[1][2]

Black Standard (en) Itzuli eta Flag of Daesh (en) Itzuli
Syrian, Iraqi, and Lebanese insurgencies.png
Geografia
HiriburuaAr-Raqqah (de facto)[3][4]
35°1′15″N 40°27′12″E
Administrazioa
Gobernu-sistemaAldarrikatutako kaliferria
Kalifa"Ibrahim" Abu Bakr al-Baghdadi[5][6]
Demografia
Hizkuntza ofizialak
MonetaIslamic State Dinar (en) Itzuli
Historia
1999Jamaat al-Tawhid wal-Jihad
2006Islamic State of Iraq (en) Itzuli
Bestelako informazioa

Estatu Islamikoa (EI edo, askotan, IS, ingelesez: Islamic State, arabieraz: الدولة الإسلامية‎ad-Dawlah al-Islāmīyah) edo Daesh talde armatu jihadista da, 2010eko hamarkadaren hasieran nazioartean inolako onarpenik ez duen estatu bat aldarrikatu zuena Ekialde Hurbilean, Siria eta Irakeko lurretan. Lehenago Irak eta Sortaldeko Estatu Islamikoa izena zuen (ISIL siglak ingelesez), edo Irak eta Siriako Estatu Islamikoa (ISIS siglak ingelesez; arabieraz: الدولة الإسلامية في العراق والشام‎ad-Dawlah al-Islāmīyah fīl-ʻIraq wa ash-Shām), eta batzuetan arabierazko akronimoa erabiltzen da izendatzeko: Daʿesh (داعش). Jihadismo sunniarrak sortutako erakunde armatua da.[oharrak 1][7]

Taldea 1999an sortu zen Jama'at al-Tawhid wal-Jihad izenarekin. Talde honen ondoren sortu zen Tanzim Qaidat al-Jihad fi Bilad al-Rafidayn taldea, askotan al-Qaeda Iraken edo AQI izenarekin ezagunagoa. Irakeko insurgentziaren parte izan zen, Irakeko Indar Internazionalaren aurka, Irakeko gerraren ostean. Iraken Mujahidinen Shura Kontseiluarekin batu zen, hainbat talde sunitarrekin batera. Hauek izena aldatu zuten ondoren, Irakeko Estatu Islamikoa edo ISI izena hartuz. Bere momenturik gorenean Anbar, Ninive eta Kirkuk probintziatan kontrol nabarmena izan zuen, baina 2008tik aurrera boterea galtzen hasi zen, batez ere euren metodo biolentoak zirela eta.

Oharrak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Lehenago ISIL izena hartzen zuena (ingelesez: Islamic State of Iraq and the Levant eta batzuetan Islamic State of Iraq and Syria edo ISIS. Beste erreferentzia batzuetan ash-Sham eta Irakeko Estatu Islamiko izena dauka, Siria Handiari erreferentzia eginez. Kasu horietan arabieraz: الدولة الاسلامية في العراق والشام‎ izena du, hau da, ad-Dawlah al-Islāmīyah fīl-ʻIrāq wa ash-Shām. DAʿESH (arabieraz: داعش‎) akronimoa oso erabilia da arabiar munduan.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]