Irakite

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Ura irakiten.

Irakitea isurkariaren masa osoan eta tenperatura jakin batean gertatzen da, lurruntzea ez bezala, azken hori isurkariaren azalean soilik eta edozein tenperaturatan gertatzen baita.

Irakite puntua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Irakite puntua isurkari batek irakiteko behar duen tenperatura da. Isurkari baten irakite puntua atmosferaren presioaren arabera aldatzen da, isurkari batek lurrun asearen presioa eta kanpoko presioa berdinak direnean irakiten baitu. Isurkari baten irakite puntua 0’037° C igotzen da atmosferaren presioa milimetro bat handitzen den aldiko. Isurkari arruntenen irakite puntuak, atmosferaren presio normalean, hauek dira: ur hutsa, 100° C; itsasoko ura, 103° C; amoniakoa, -34° C; nitrogenoa, -196° C; kloroa, -34° C; hidrogenoa, -253° C; merkurioa, 357° C; oxigenoa, 183° C.

Irakite konstantea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Irakite konstantea isurkari baten irakite puntuaren igoera adierazten duen zenbatekoa. Formula honen arabera kalkulatzen da irakite konstantea (Clausius–Clapeyron ekuazioa):

non:

irakite puntu presio batean,
gasen konstante ideala,
lurrinezko presioa,
presioa, non ezaguna da (normalean 1 atm eta 100 kPa artean),
likidoaren irakite-entalpia
irakite tenperatura,
logaritmo hiperbolikoa.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Kimika Artikulu hau kimikari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.