Edukira joan

Irati Astondoa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Irati Astondoa

Bizitza
JaiotzaZeanuri1991ko apirilaren 16a (33 urte)
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakkirolaria

Irati Astondoa Zuluaga (Zeanuri, Bizkaia, 1991ko apirilaren 16a) herri kirolaria da.[1] Aizkoran, Banakako Urrezko Aizkolarien txapela lortu zuen 2020an eta 2022an;[2][3] segan, Euskal Herriko txapelduna izan zen 23 urte azpikoetan 2011n[4] eta Europako txapelketetan parte hartu du eta Arkaitz Aranarekin batera, Harriti emakumeen giza proba taldea sortu zuen 2013n.

Plaza askotan ibilia da Astondoa; batez ere aizkoran, segan eta trontzan, baina baita bertsotan ere.[4]

Haur Hezkuntzako goi mailako zikloa eginda, haur hezitzailea da lanbidez.

Zeanuriko Uribe auzoko Iturtza baserrian,[4] aitak erakutsita, herri kirol guztiak probatu zituen umetan Irati Astondoak. Bere aita, Pabi Astondoa, segan munduko txapelduna[5] ere izandakoa, plazaz plaza ibiltzen zen, eta berarekin joaten zen Irati, bost urte zituenetik; aitak trontzan edo segan egin bitartean, hari begira.

Kirolari ibilbidea

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Trontzan eta segan 14 urterekin hasi zen eta 15ekin jokatu zuen bere lehenengo trontza txapelketa Areatzako Esti Etxebarriarekin batera, honen beste bi ahizpen kontra.[6] Hurrengo urteetan, segan eta trontzan Bizkaiko, Euskal Herriko eta Europako txapelketetan parte hartu zuen.[6]

Segan 15 urterekin hasi zen, Almitza sega elkarteari esker. Sei aldiz hartu du parte Europako sega txapelketan. Hiru aldiz  jokatu du Euskal Herriko emakumeen sega  txapelketa eta hiruetan bigarren postuan sailkatu zen. Apustu bi jokatu ditu Joakin Garmendia eta Alatzne Etxaburuaren aurka.

2013an, bere lehengusu Igor Astondoarekin Bizkaiko Trontza Txapelketa Mistoa irabazi zuen.[6]

Bitartean, bertsolaritzan era aritzen zen. Bederatzi urterekin hasi zen Bizkaiko eskolarteko txapelketetan eta BBK sariketetan parte hartzen.[7] 2010, 2012 eta 2014an Arratiako txapelketan hartu zuen parte.[7]

2014an, Harriti giza-proba emakumeen taldea sortu zuen Arkaitz Aranarekin batera, Gure Esku Dago ekitaldirako. Han ibili zen tiralari 2018an utzi zuen arte. Gaur egun ere martxan jarraitzen du Harriti taldeak.

Harriti taldea sortu zen urte berean, hartu zuen Astondoak lehenengoz aizkora apustua jokatzeko. Harrezkeroztik aizkora txapelketa guztietan hartu du parte. Txapelak lortzen 2019an hasi zen, Iruñean Bost Kirol txapelketa pentatloian[8] eta Muruetan Oinbiko Txapelketan,[6] Euskal Herriko txapeldunorde ere izan zan urte horretan. 2020an, lortuko zuen Azpeitian bere txapelik garrantzitsuena, Banakako Urrezko Aizkora.[2]

Kirol lorpenak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • 2020 Banakako Urrezko Aizkolaria
  • 2019 Bost Kirol txapelketa pentatloia
  • 2019 Oinbiko Txapelketa Muruetan
  • 2022 Urrezko Binakako Aizkolari Txapelketan azpitxapelduna
  • 2022 Urrezko Aizkolarien banakako Txapelketan Txapeldun. Arespalditzan (Araba).[3]
  • 2022 Ramon Latasa saria[9]
  • 2011 Euskal Herriko txapelduna 23 urte azpikoetan
  • 2013 Bizkaiko Trontza Txapelketa Mistoa Igor Astondoarekin

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. (Gaztelaniaz) «Irati Astondoa» mendi-kirolak (Noiz kontsultatua: 2021-05-10).
  2. a b «Irati Astondoa: Ez dakit urduritasuna ondo kudeatzen» EITB Euskal Irrati Telebista 2020-03-13 (Noiz kontsultatua: 2021-02-05).
  3. a b Hoz, Jon Ander De la. «Lanean segitzeko akuilua da» Berria (Noiz kontsultatua: 2022-05-03).
  4. a b c «Irati Astondoa: ‘Orain segeari begira nabil bertsoari baino gehiago’» bizkaie.biz (Noiz kontsultatua: 2021-02-05).
  5. Pabi Astondoa aurtengo munduko txapelduna da. , 11 or..
  6. a b c d Irati Astondoa: "suerte hori daukagu baserrian entrenetako dana daukat bertan". , 11 or..
  7. a b (Gaztelaniaz) Elkartea, Xenpelar Dokumentazio Zentroa-Bertsozale. «Irati Astondoa - Biografías - BDB. Base de datos sobre bertsolarismo» bdb.bertsozale.eus (Noiz kontsultatua: 2021-02-05).
  8. «Astondoa eta Gisasola gailendu dira Iruñeako Bost Kirolak proban» EITB Euskal Irrati Telebista 2019-10-19 (Noiz kontsultatua: 2021-02-05).
  9. «Irati Astondoa eta Laiene Pikabea irabazle Sunbillan - Zeanuri» Begitu.eus (Noiz kontsultatua: 2023-01-28).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]