Irlandako presidente

Wikipedia, Entziklopedia askea
Irlandako Presidente» orritik birbideratua)
Irlandako Errepublikako Presidente
Uachtarán na hÉireann
Orain karguan
TitularraMichael D. Higgins
Hasiera2011ko azaroaren 11a
Karguduna
TrataeraPresidente edo Beroren Gorentasun
EstatusEstatuburua
EgoitzaÁras an Uachtaráin
IzendatzaileaHauteskunde zuzena
Kargualdia7 urte
(Behin berriztagarria)
Lehen titularraDouglas Hyde
Sorrera1938ko ekainaren 25a
WebguneaIrlandako Errepublikako Presidentea

Irlandako presidentea (irlanderaz: Uachtarán na hÉireann eta ingelesez: President of Ireland) Irlandako Errepublikako estatuburua da eta Irlandako Defentsa Indarren komandante gorena.

Presidenteak zazpi urtez jarduten du karguan, gehienez, zazpi urteko bi kargualdiz. Irlandako herritarrek aukeratzen dute zuzenean Presidentea, baino hautagairik izendatzen baldin ez bada ez da hauteskunderik ospatzen, jada sei alditan gertatu den bezala. Errepublikako Presidentzia postu zeremonial bat da, baina Presidenteak beretzat erreserbatutako botere eskumen batzuk ditu.

1937ko Irlandako Konstituzioak erakunde hau ezarri zuen, lehen Presidenteak 1938. urtean kargua harturik. 1949an, gaur egun duen osaketaren inguruko eztabaida eta zehaztasun gabeko denboraldi baten ondoren, Irlandako Errepublikaren Agiria onartu eta herrialde honek Erresuma Batuko erregea estatuburu izatetik laga zion. Irlandako presidentearen egoitza Dublin hiriko Áras an Uachtaráin eraikinean dago.

Gaur egungo Presidentea, Michael D. Higgins da, lehenbizikoz 2011ko urriaren 29an hautetsia izan zena, eta kargua urte bereko azaroaren 11an bereganatu zuena. 2018ko urriaren 26an, bigarren kargualdi baterako hautetsia izan zen.

Irlandako presidenteen zerrenda[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zk. Irudia Izena
(jaiotza–heriotza)
Aurreko kargua Kargualdia Nork izendatua Hauteskundea
1 Douglas Hyde
(1860–1949)
Senatorea
(1922–25, 1938)
1938ko

ekainaren 25

1945ko

ekainaren 24

Fianna Fáil 1938
Fine Gael
2 Seán T. O'Kelly
(1882–1966)
Tánaiste
(1932–1945)
1945ko

ekainaren 25

1959ko

ekainaren 24

Fianna Fáil 1945
Bera 1952
3 Éamon de Valera
(1882–1975)
Taoiseach
(1932–1948, 1951–1954, 1957–1959)
1959ko

ekainaren 25

1973ko

ekainaren 24

Fianna Fáil 1959
Fianna Fáil 1966
4 Erskine Hamilton Childers
(1905–1974)
Tánaiste
(1969–1973)
1973ko

ekainaren 25

1974ko

azaroaren 17

Fianna Fáil 1973
5 Cearbhall Ó Dálaigh
(1911–1978)
Irlandako Justizia Burua
(1961–1973)
1974ko

abenduaren 19

1976ko

urriaren 22

Alderdi guztien nominazioa 1974
6 Patrick Hillery
(1923–2008)
Gai Sozialetarako Europar Batasuneko Komisarioa
(1973–1976)
1976ko

abenduaren 3

1990ko

abenduaren 2

Fianna Fáil 1976
Fianna Fáil 1983
7 Mary Robinson
(1944an jaioa)
Senatorea
(1969–1989)
1990ko

abenduaren 3

1997ko

irailaren 12

Alderdi Laborista 1990
Langileen Alderdia
Independienteak
8 Mary McAleese
(1951an jaioa)
Zuzenbide penal, Kriminologia eta Penologia irakaslea
Trinity College-n
1997ko

azaroaren 11

2011ko

azaroaren 10

Fianna Fáil 1997
Progressive Democrats
Bera 2004
9 Michael D. Higgins
(1941an jaioa)
Arte, Kultura eta Gaelera Ministroa
(1993–1997)
2011ko

azaroaren 11

Karguan Alderdi Laborista 2011
Bera 2018

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]