Mary McAleese

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Mary McAleese
Mary McAleese.jpg
Irlandako presidente

1997ko azaroak 11 - 2011ko azaroak 10
Mary Robinson - Michael D. Higgins
Bizitza
Jaiotza Belfast1951ko ekainaren 27a (66 urte)
Herrialdea  Irlandako Errepublika
Hezkuntza
Heziketa Belfasteko Queen's unibertsitatea
Lanbidea
Lanbidea politikaria, abokatua, kazetaria, idazlea eta unibertsitateko irakaslea
Jasotako sariak
Sinesmenak
Erlijioa Erromatar Eliza Katolikoa
Alderdi politikoa Fianna Fáil
Mary McAleese Signature.svg

Mary McAleese (Belfast, 1951ko ekainaren 27a) irlandar politikaria da. Ipar Irlandan jaiotako lehen Irlandako lehendakaria. Mary Robinsonen lekua hartu zuen (1997), hark lehendakaritza utzita Nazio Batuen Ordezkari Gorenaren postua hartu zuenean. 2011 arte egon zen postu horretan. Zuzenbide-ikasketak egin zituen Belfasteko Queen's unibertsitatean lehenbizi, eta Dublingo Unibertsitatean gero. 1974an, legelari gisa hasi zen lanean. 1975-1981 eta 1981-1987 bitartean zuzenbide-irakasle izan zen Dublingo Unibertsitatean. 1979-1981 bitartean, berriz, telebistarako lan egin zuen, kazetari gisa. 1987an, Ipar Irlandako Lege Ikasketa Institutuko zuzendari izendatu zuten. 1994an, Queen's Universityko erretoreorde izendatu zuten; kargu hori lortzen zuen lehen emakumea izan zen. McAleesek, berez, britainiar herritartasuna du, baina Irlandako Errepublikak bere herritartzat dauka.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Mary McAleese Aldatu lotura Wikidatan