Irma urakana

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu


Irma
2017 - Indarra: 5
Hurricane Irma 5 September GOES Floater Rainbow IR view.gif
Sorrera 2017ko abuztuaren 30a
Haizerik indartsuena 295 km/ominutu bat baino gehiago
Presiorik txikiena 914 hPa
Hildakoak 13
Kaltetutako lekuak Antigua eta Barbuda, Bahamak, Florida Keys, Haiti, Puerto Rico, Dominikar Errepublika eta Saint Barthélemy

Irma urakana (National Hurricane Centerren izendapena: 11-L) Leeward Uharteak, Puerto Rico, Kuba eta Florida mehatxupean dituen zikloi tropikal bat da. 2005eko Wilma urakana pasa zenetik izandako Atlantikoko urakanik indartsuena da, haize abiadura egonkorrari dagokionez; Dean urakana 2007an igaro zenetik intentsuena da presio atmosferikoa kontuan izan da; intentsitate horretako lehen urakana da lurra ukitzen Felix urakanak kostaldea jo zuenetik. Erregistroa dagoenetik Leeward uharteak kolpatzen dituen 5 kategoriako lehen urakana da. Cabo Verde urakan tipikoa, abuztuaren 30ean hasi zen garatzen Cabo Verde aurrean, bi egun lehenago Afrikako kostatik etorritako uhin tropikal batetik. 2017ko Atlantikoko urakanen sasoian izendatutako zazpigarren ekaitza eta laugarren urakana da.

24 ordutan 2. kategoriako urakan batean bilakatu zen, laster 3. kategoriara igaroz. Hala ere, denbora tarte batez egoera aldakorrean izan zen. Irailaren 4an 5. kategoriako urakan batean bilakatu zen, 300 kilometro orduko abiadura zuten haizeekin.