Zikloi tropikal
Zikloi tropikala haize bortitzak eta euri ugariak duten eta behe-presio gune baten inguruan sortutako ekaitz sistema osatzen duen fenomeno meteorologikoa da, haize bortitzak, tornadoak, uholdezko euriak eta itsas handi zikloikoak sortzen dituztenak. Indarra eta kokapenaren arabera, zikloi tropikalak beheraldi tropikala, ekaitz tropikala, haizerauntsia[1] edo (urakana ere deitua) edo tifoia izan daitezke. Izena egitura zikloiko eta jatorri tropikala izatetik datorkie.
Eduki-taula
Egitura[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Zikloi tropikal guztiek nukleo beroa, begia izenekoa, begi inguruko hormak eta inguruan zenbait euri alboak dituzte. Azken hauek dira benetan kalteak sortzen dituztenak.
Kokapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Munduan zikloi tropikalak pairatzen dituzten zazpi eskualde nagusi daude:
- Ipar Ozeano Atlantikoa.
- Ekialdeko Ozeano Barea.
- Hegoaldeko Ozeano Barea.
- Mendebaldeko Ozeano Barea, non tifoiak gertatzen diren.
- Hego-ekialdeko Indiako ozeanoa.
- Ipar Indiako ozeanoa.
- Hego-ekialdeko Indiako ozeanoa.
Urtero laurogei zikloi tropikal inguru sortzen dira, gehienak ipar-mendebaldeko Ozeano Barean. Noizean behin, beste eskualdetan ere jazo dira: hego Ozeano Atlantikoan, Mediterranear itsasoan eta beste lekuetan.
Sorrera[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Zikloi tropikal bat sortzeko honako betebeharrak behar dira:
- Itsas azalaren tenperatura gutxienez 26,5 °C.
- Hozketa arina gaindegian.
- Hezetasun handia.
- Zizailadura bertikal behea.
- Ekuatoretik 10 gradu baino ez.
- Aurretiko nahasmendu atmosferikoaren sistema.
Horrexegatik, Tropiko artean sortzen dira, Coriolis efektuari esker. Itsas azalaren tenperatura hori udaren bukaeran lortzen da.
Zikloiak ezberdintzeko izenak jartzen zieten, nomenklatura eskema bat jarraituz.
Zikloi tropikalik ezagunenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Bhola zikloia
- Mitch urakana
- 1780ko urakan handia
- Nancy tifoia
- Iniki urakana
- Catarina zikloia
- Thelma ekaitz tropikala
- Katrina urakana
Eskualdeko izenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Eskualdeen arabera, zikloi tropikalek izen ezberdinak dituzte:
- Urakan eskualde atlantikoan eta ipar-ekialdeko Ozeano Barean,
- Tifoi ipar-mendebaldeko Ozeano Barean,
- Zikloi tropikal zakarra hego-ekialdeko Ozeano Barean,
- Ekaitz zikloiko zakarra iparraldeko Indiako ozeanoan,
- Zikloi tropikala. hego-ekialdeko Indiako ozeanoan eta hegoaldeko Ozeano Barean,
- Zikloi hegoaldeko Ozeano Atlantikoan,
- Bagyo edo baguio Filipinetan,
- Willy, Willy Australian, eta
- Taino Haitin.
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- ↑ Behe-presioko perturbazio bortitza, kilometro askotara hedatzen da eta 118 km/h abiadura hartzen duten haizeak eragiten ditu. Euskalmeten definizioa
Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
![]() |
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Zikloi tropikal |
- (Ingelesez) AEBetako agentziaren webgunea.
- (Ingelesez) (Japonieraz) Japoniako gobernuaren webgunea.
- (Ingelesez) NASAren webgunea.
- (Euskaraz) Urakanaren definizioa Euskalmeten
- (Euskaraz) Zikloiaren definizioa Euskalmeten