Edukira joan

Irun Meets Bristol. Komunikazioa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Irun Meets Bristol. Komunikazioa
Fermin Muguruza eta beste asko. taldearen Estudioko grabazioa
Argitaratze data2003
DiskoetxeaEsan Ozenki

Irun Meets Bristol. Komunikazioa («Irun Bristolekin elkartu da. Komunikazioa») remix album bat da. Oinarri gisa Fermin Muguruzaren estudioko hirugarren diskoa hartu zen, In-komunikazioa.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Disko honen historia Fermin Muguruzaren eta Martin Mantxo DJren arteko ezagutzarekin hasten da. Martin euskalduna da eta Bristolen bizi da; Ingalaterako hiri horretan musika mugimendu indartsua dago, "Bristol Sound", "Bristol soinua" alegia. Martinek Mumia Abu-Jamalekiko elkartasuna adierazteko album berezi bat prestatu nahi zuen eta horretako musikari desberdinekin kontaktatu zuen, tartean Fermin Muguruza. Muguruzak bildumarako kanta bat eskaini zuen eta, ez hori bakarrik, Esan Ozenki zigiluan plazaratzea proposatu zuen. Album horretan, besteak beste, musikari hauek hartu zuten parte: Todos Tus Muertos, Chumbawamba, Primal Scream, e.a.

Ondoren Ferminek Martini remix bat prestatzeko asmoa azaldu zion. Martinek berehala jaso zuen enbidoa eta "Bristol Sound"eko musikari talde bat bilduez gero, In-komunikazioaren diskoko kantak nahasten hasi zen.[1]

Egunero egunkariarekin elkartasuna[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Irun Meets Bristol. Komunikazioa izenburupean 2003ko apirilaren 12 eta 13an plazaratu zen eta Euskaldunon Egunkaria ordezkatu zuen Egunero egunkariaren lehenengo zenbakiekin batera saldu zen. Keinu horrekin Fermin Muguruzak proiektuaren aldeko jarrera azaldu nahi zuen. Egun horietako salmentek emandako dirua egunkariaren alde izan ziren. Ondoren, kutxa batean banatu zen, In-komunikazioarekin batera.[2]

Kanten zerrenda[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • «In-komunikazioa», Neil Perch (Zion Train)
  • «Armagideon tenoreko aztarnak», Rob Smith (Smith & Mighty)
  • «Hasperena», U-Cef
  • «Leonard Peltier free!», Peter (More Rockers)
  • «Beti izango dugu Bilbao (Bilbao Dub)», Alpha & Omega
  • «Linguae Navarrorum museum», Flynn & Flora
  • «Bidartean», DJ Parasit
  • «Zubizuria», I. Gilmore (Creative invasion)
  • «Hiri debekatura bidai xartela» (Soapbox remix), Fun'da'mental
  • «Armagideon tenoreko aztarnak» (Steppers dub remix), Blue & Red
  • «Bidartean», Insiders
  • «Beti izango dugu bilbao (We'll always have Bilbao)», Alikat
  • «Leonard Peltier free!» (Gaffa & Matt's peace-pipe dub), Armagideon
  • «Linguae Navarrorun museum» (Dr DJ Stylee), Dr. Sativa
  • «Armagideon tenoreko aztarnak» (armacordian mix), Blue & Red

Musikariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kolaborazioak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Arianna Puello: ahotsa «Armagideon tenoreko aztarnak» kantan.
  • Afrika: ahotsa «Leonard Peltier free!» kantan.
  • Rude: ahotsa «In-komunikazioa» kantan.
  • Sergio Rodríguez: programazioak «Armagideon tenoreko aztarnak» eta «Linguae Navarrorum museum» kantetan.

Teknikariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. .
  2. .

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]