Edukira joan

Irutxulo (Donostia)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Artikulu hau toponimoari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Irutxulo (argipena)».

Irutxulo herri-etimologiaz sortutako toponimo bat da, Donostia adierazteko erabili izan den. Iturri batzuetan agertzen den Izurum forma zaharraren eraldaketa bat litzateke, esanahian «hiru zulo» interpretaturik aldarazia, itsasotik begiratuta Zurriola, Kontxa eta Ondarreta hiru «zulo» edo sarbide direlakoan Donostiako geografian. Interpretazio hau Esteban Garibaik proposatu zuen 1571. urtean lehen aldiz, eta Serapio Muxikak ere ontzat eman zuen geroago.[1]

Izatez, ez dago argi ezta Izurum edo Izurun Donostiari dagokion toponimoa den. Itzurun Zumaiako hondartzari lotuagoa dirudi zuzenki.

Izenarekin jokoa eginez, Aritz Gorrotxategi idazleak Hiru Txulo liburua kaleratu zuen 2022an, Donostiako txistularien historia bat. Txistuak ere funtsean hiru zulo dituen musika tresna izanik, hortik izenburua.[2]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. «IRUTXULO - Auñamendi Eusko Entziklopedia» aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus (Noiz kontsultatua: 2024-05-27).
  2. Irutxuloko, Hitza(e)ko. (2022-01-17). «Donostia, txistua eta Isidro Ansorena, 'hiru txuloz' lotutako hirukotea» Irutxuloko Hitza (Noiz kontsultatua: 2024-05-27).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]