Serapio Muxika

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Serapio Muxika
Bizitza
Jaiotza Ormaiztegi1854ko azaroaren 14a
Herrialdea  Gipuzkoa, Euskal Herria
Heriotza Donostia1941eko martxoaren 16a (86 urte)
Familia
Seme-alabak
Hezkuntza
Heziketa Zaragozako Unibertsitatea
Bartzelonako Unibertsitatea
Lanbidea
Lanbidea artxibozaina eta historialaria
Lantokia(k) Donostia
Kidetza Eusko Ikaskuntza
Historiaren Errege Akademia
Zerbitzu militarra
Gatazka Hirugarren Karlistaldia

Serapio Muxika Zufiria (Ormaiztegi, 1854ko azaroaren 14a - Donostia, 1941eko martxoaren 16a) gipuzkoar historialaria eta artxibozaina izan zen.

Zuzenbideko ikasketak egin zituen Zaragoza eta Bartzelonako Unibertsitateetan, eta liberalen alde borrokatu zen Hirugarren Karlistadan. Zestoa, Aizarnazabal, Ezkio, Zumaia, Zumarraga, Donostia, Irun, Hondarribia, Errenteria, Oiartzun, Ordizia, Eibar eta Astigarragako artxiboak sailkatu eta aztertzeaz gainera, historiari buruzko liburu- eta artikulu-sail garrantzitsuak eman zituen argitara. Real Academia de la Historiako urgazle, Frantziako Akademiako ofizial eta Gipuzkoako kronikari eta seme kuttun izendatu zuten. Eusko Ikaskuntzako Batzorde Iraunkorreko Historiako saileko eleduna izan zen, bestalde, 1933-1937 urteetan, eta erakunde bereko lehendakari, 1934. urtean. Obra asko argitaratu zituen, horien artean: Indice de los documentos del Archivo Municipal de la ciudad de San Sebastián (1898), Indice de los documentos del archivo municipal de Irún (1898), Los Gascones en Guipúzcoa (1923), Guía de Guipúzcoa (Fausto Arozenarekin batera, 1930), Juan Ignacio Gamón. Noticias Históricas de Rentería (Fausto Arozenarekin, 1935), Donación a Leire (1935) eta Orígenes de San Sebastián (1936). Artikulu ugari idatzi zuen, halaber, RIEV, Euskal-Erria, Yakintza, Euskalerriaren Alde, Euskal Esnalea eta Arantzazu agerkarietan.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Biografia
Gipuzkoa
Artikulu hau Gipuzkoako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.