Edukira joan

Isabel Herguera

Wikipedia, Entziklopedia askea
Isabel Herguera
Bizitza
JaiotzaDonostia, 1961 (62/63 urte)
Herrialdea Gipuzkoa
Hezkuntza
HeziketaEuskal Herriko Unibertsitatea
Kunstakademie Düsseldorf (en) Itzuli
California Institute of the Arts (en) Itzuli
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakfilm-zuzendaria, ekoizlea, artista bisuala, irakaslea, Aitzindaria eta gidoilaria

IMDB: nm1970567 Vimeo: isabelherguera Edit the value on Wikidata

Isabel Herguera (Donostia, Gipuzkoa, 1961) gipuzkoar artista bisuala da, animazio-zuzendaria, ekoizlea eta irakaslea. Ordenagailuz ikus-entzunezko instalazioak egin zituen lehen artista da. Aitzindaria izan da sorkuntzatik ordenagailu bidezko animazioak egiten. Ezaguna da Cinema d'Animació de Catalunyako Nazioarteko Mostra zuzentzeagatik (ANIMAC), Animazioko Film Labur Onenaren Goya Sarirako izendatua izateagatik La Gallina Ciega film laburrarekin (2006) eta 2012an Bilboko Film Laburren eta Dokumentalen Unicef saria irabazteagatik. 2023ko iraileko Donostiako Zinemaldian (El sueño de la sultana animaziozko filmaz) Urrezko Maskorra lortzeko izendatu zuten. 2023n El sueño de la Sultana animaziozko lehen film luzeak Donostiako Nazioarteko Zinemaldian Irizar saria jaso zuen.[1] Film berarekin 2024an Goya sarietarako izendatua izan zen animazio-filmen kategorian.[2]

Herguerak Bilboko Arte Ederren Fakultatean ikasi zuen.[3] Alemaniako Düsseldorfeko Arte Ederren Akademian egin zituen ikasketak, eta, ondoren, Estatu Batuetara joan zen, Kaliforniako Arteen Institutuan (CALARTS) master bat egitera.[4] Hantxe hasi zen bere ibilbide profesionala, Los Angeleseko animazio-estudioetan hainbat urtez lanean.

90eko hamarkadaren erdialdean, Satinder Singhekin batera, Loko Pictures animazio-estudioa sortu zuen, publizitate-proiektuak egiteko.[5] 2003an, Herguera Donostiara itzuli zen, eta, Cinema d'Animació de Catalunyako Nazioarteko Mostra zuzentzeaz arduratu zen 2011ra arte.[6] Bere zuzendaritzapean zegoela, 2009an Consell Nacional de la Cultura i de les Arts (CONCA) erakundearen Ikus-entzunezkoen Sari Nazionala jaso zuen.[3]

2007az geroztik, Irudi Mugimenduko Laborategi programa diseinatu eta koordinatu du Artelekun, 1987an Gipuzkoako Foru Aldundiak sortutako arte zentroan.[7] 2005etik animazioari buruzko tailerrak eman ditu Ahmedabadeko (India) National Institute of Design (NID) institutuan. Halaber, irakaslea da Central Academy of Fine Arts-en (CAFA), Pekinen (Txina).[8] 2011n, Film labur onenaren saria jaso zuen Ámár lanarekin, Cortomieresko X. Zinemaldiko Anímate atalean (Mieres, Asturias).[9] 2013an, Animacam jaialdian parte hartu zuen.[10]

2014ko udan Euskal Filmategia antolatu zen Euskal Zinemaren Kongresuan, eta Herguerak epaimahaian hartu zuen parte, Kimuak izeneko belaunaldiko beste zuzendari batzuekin batera.[11] Kimuak, euskarazko filmaketa-planoei erreferentzia egiten diena, kalitatea, originaltasuna eta arriskua oinarri hartuta, urtero proiektu eta film laburren lagin bat hautatzen duen plataforma publikoa da; gainera, euskaraz filmatuak dira eta bertako teknikari eta aktoreek egiten dute.

2015ean Euskal Zinemaren Sari Nagusia lortu zuen Amore d'inverno lana (2015, Euskadi) 10 minutu baino gutxiagoko animazio-filma da.[12] Halaber, 2016an Imaginaria Film Festival jaialdian epaimahaiaren aipamen berezia jaso zuen.[13]

2016an Dona i Cinema Nazioarteko I. Zinemaldiko Sail Ofizialean Animazioko Film Labur Onenaren aipamena jaso zuen Ámár lanarekin.[14]

Gijóngo 2016ko Zinemaldiko ANIMAFICX sailean hartu zuen parte epaimahaian.[15] 2017an, Annecyko Animazio Jaialdian parte hartu zuen, film laburren atalean, Kutxa Beltza proiektuarekin.[16]

2023an El sueño de la Sultana animaziozko lehen film luzea Donostiako Nazioarteko Zinemaldian aurkeztu, eta Urrezko Maskorra lortzeko lehiarako izendatu zuten. Rokia Hussain (Begum Rokeya) indiarrak 1905ean idatzitako zientzia-fikzio feministaren literatura klasikoan oinarrituta dago filma.[17]

2023n El sueño de la Sultana animaziozko lehen film luzea Donostiako Nazioarteko Zinemaldian aurkeztu, eta Irizar saria jaso zuen.[1]

  • 1988 – Spain loves you.
  • 1989 – Safari.
  • 1989 – Cante de ida y vuelta.
  • 1993 – Los muertitos.
  • 2005 – La gallina ciega. Nominada a los Premios Goya en 2006.[18]
  • 2010 – Ámár.
  • 2012 – Bajo la almohada.
  • 2016 – Sailor's Grave.
  • 2016 – Winter Love.
  • 2023 – El sueño de la sultana.

Sariak eta aintzatespenak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • 2009an Consell Nacional de la Cultura i de les Arts (CONCA) erakundearen Ikus-entzunezkoen Sari Nazionala jaso zuen.[3]
  • 2011n Film labur onenaren saria jaso zuen Ámár lanarekin, Cortomieresko X. Zinemaldiko Anímate atalean (Mieres, Asturias).[9]
  • 2015ean Euskal Zinemaren Sari Nagusia lortu zuen Amore d'inverno animazio-film laburrarengatik.[12]
  • 2016an Imaginaria Film Festival jaialdian epaimahaiaren aipamen berezia jaso zuen.[13]
  • 2016an Dona i Cinema Nazioarteko I. Zinemaldiko Sail Ofizialean Animazioko Film Labur Onenaren aipamena jaso zuen Ámár lanarekin.[14]
  • 2023an Donostiako Nazioarteko Zinemaldian El sueño de la Sultana animaziozko lehen film luzearekin Urrezko Maskorra lortzeko izendatu zuten.[17]
  • 2023an El sueño de la Sultana animaziozko lehen film luzea Donostiako Nazioarteko 71. Zinemaldian aurkeztu, eta Irizar saria jaso zuen.[1]
  • 2024an El sueño de la sultana animaziozko film luzeak Annecy jaialdian Contrechamp saria jaso zuen.[19]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. a b c «Isabel Herguera donostiarraren Sultanaren ametsa zintak Irizar Saria eskuratu du» EITB 2023-09-30 (Noiz kontsultatua: 2023-09-30).
  2. (Gaztelaniaz) «Lista completa de premiados y nominados en los Premios Goya 2024» www.antena3.com 2024-02-10 (Noiz kontsultatua: 2024-02-12).
  3. a b c «Festival de San Sebastián» sansebastianfestival.
  4. Marvin&Wayne. Isabel Herguera - Marvin&Wayne Short Films. .
  5. Isabel Herguera en Filmin. .
  6. «Isabel Herguera – Great Women Animators» greatwomenanimators.com.
  7. «Isabel Herguera — Animac» www.animac.cat.
  8. «Prof. Isabel Herguera - KHM» www.khm.de.
  9. a b Festival de Cine Cortomieres. .
  10. Coruña, La Opinión A. Más que dibujos animados. .
  11. Cine vasco: fuerte entre las flores. 12 de octubre de 2014.
  12. a b Vasca, EiTB Radio Televisión Pública. «El corto belga 'Renaître' gana el gran premio del festival Zinebi» www.eitb.eus.
  13. a b ‘Psiconautas’, mejor película de animación en el festival italiano Imaginaria 2016. 29 de agosto de 2016.
  14. a b La cineasta Fina Torres y su película “Habana Eva” ganan el premio a la Mejor Producción de Largometraje. .
  15. La película búlgara 'Glory', mejor largometraje del Festival de Cine de Gijón 2016. .
  16. S.L., EDICIONES PLAZA,. «La película de animación 'made in València' Animal Crackers, única española que compite festival de Annecy» Cultur Plaza.
  17. a b «“EL SUEÑO DE LA SULTANA” EN LA SECCIÓN OFICIAL DE SAN SEBASTIÁN. PRIMERA PELÍCULA DE ANIMACIÓN EUROPEA EN CONSEGUIRLO | El Blog de Cine Español» www.elblogdecineespanol.com 2023-07-14.
  18. «La gallina ciega » Premios Goya 2019» www.premiosgoya.com.
  19. Murillo, Ángela. (2024-06-18). «'El sueño de la sultana', producida en Almendralejo, triunfa en el Festival de Annecy» Hoy (Noiz kontsultatua: 2024-06-18).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]