Isabel Rodríguez (Mexikoko konkista)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Isabel Rodríguez (Mexikoko konkista)
Bizitza
JaiotzaEspainia, XVI. mendea
Herrialdea Espainia
HeriotzaTacubaya (en) Itzuli, XVI. mendea ( urte)
Jarduerak
Jarduerakkonkistatzailea, erizaina eta medikua
Enplegatzailea(k)Diego Columbus (en) Itzuli
Hernán Cortés

Isabel Rodríguez (1480[1]- 1530/1560) Mexikoko konkistan parte-hartu zuen soldadu eta medikua izan zen. Gerrako medikuntzaren aitzindaria izan zen eta ohorezko mediku titulua jaso zuen lehenengo emakumea.[2]

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Batzuen aburuz, Karibeko Hispaniolan bizi zen, Diego Kolon erregeordearen zerbitzura Kubara aldatu zen arte, Hernán Cortésen alde egiteko.[3] Besteen iritziz, Pánfilo de Narváezekin heldu zen.[1] Tenochtitlanen erizain aritu zen, gerora Espainia Berria izan zen lurraldean.

Konkistatzaileen erizainen nagusia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gau Tristea eta gero, erizain aritu zen, emakume espainiar eta tlaxkaltekarrekin batera horretarako atondu zuten erizaintza moduko batean, guda zelaian.[1] Beatriz de Palacios, Beatriz González eta Juana Mansilla izan ziren erizain aritu ziren beste emakume batzuen izenak. Rodríguez Francisco Cervantes de Salazar eta Bernal Díaz del Castilloren kroniketan agertzen da.[4]

Rodríguezek borrokalariak sendatzeko zuen trebetasuna —bai batailen ondoren, bai borrokan ari zirela, betiere bere bizia arriskuan zuela— hain ezaguna izan zen ezen mirarizkotzat jo zuten. Juan de Torquemadaren hitzetan:[5]

"...zauriak lotu eta santutu egiten zituen, honako hau esanez: "Aitaren, Semearen eta Espiritu Santuaren izenean, benetako Jainko bakar bat, Hark sendatu eta zain zaitzala!" Horrek ez zuen bi aldiz baino gehiago egiten, eta askok ez zuen bat baino gehiago egiten; eta berriz borrokatzera joaten ziren".[6]

Espainiako Koroaren eskutik ohorezko mediku titulua jaso zuen, ordura arte gizonezkoek baino jaso ez zutena. Horrek baimena eman zion Espainia Berriko lurralde guztietan mediku aritzeko, eta, seguruenik, historian erregistratutako lehenengo emakume medikoetako bat izan zen.

Bere azken senarrarari, egindako "zerbitzuengatik", Tacubayako lurrak oparitu zizkiotenean, bertan geratu eta tokiko komunitatean medikuntza praktikatzen jarraitu zuen.

Bere azken urteei dagokienez, historialari batzuk Liman kokatzen dute 1560an «la Conquistadora» ezizenarekin. Beste batzuk ordea, Mexikoko Hirian kokatzen dute bere heriotza, 1530 edota 1540an.[1]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b c d (Gaztelaniaz) Andreu, Juan Pablo Salazar. (2021). «La mujer soldado y encomendera en Puebla de los Ángeles: María de Estrada» Hipogrifo. Revista de literatura y cultura del Siglo de Oro 9 (2): 725–743. (Noiz kontsultatua: 2024-03-06).
  2. ISSN https://www.anmm.org.mx/bgmm/1864_2007/2001-137-3-257-263.pdf..
  3. «Isabel Rodríguez | Real Academia de la Historia» dbe.rah.es (Noiz kontsultatua: 2024-03-06).
  4. (Gaztelaniaz) Orozco y Berra, Manuel. (1880). Historia antigua y de la conquista de México. Tomo primero. (Noiz kontsultatua: 2024-03-06).
  5. (Gaztelaniaz) Vega, Carlos B.. (2003-10-02). Conquistadoras: Mujeres Heroicas de la Conquista de America. McFarland ISBN 978-0-7864-8208-5. (Noiz kontsultatua: 2024-03-06).
  6. (Ingelesez) «Historiadores de México Siglo XIX by Oscar Flores - Issuu» issuu.com 2013-01-24 (Noiz kontsultatua: 2024-03-06).

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Gómez-Lucena, Eloísa (2014). Españolas del Nuevo Mundo. Madrid: Cátedra.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]