Edukira joan

Isabel Tenaille

Wikipedia, Entziklopedia askea
Isabel Tenaille

Bizitza
JaiotzaMadril1951ko abenduaren 2a (72 urte)
Herrialdea Espainia
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakkazetaria eta telebista aurkezlea
Jasotako sariak
IMDB: nm0854871 Edit the value on Wikidata

Isabel Tenaille (Madril, Madrilgo Erkidegoa, 1951ko abenduaren 2a) madrildar kazetaria eta telebista-aurkezlea da.[1]

Ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1970eko hamarkadaren hasieran ekin zion bere jarduera profesionalari, Espainiako Telebistako aurkezle gisa. Handik, 1975. urtean, Revistero saioaren aurkezten hasi zen, Tico Medinarekin batera.

Tarte txiki batean, Gente joven talentu gazteak aurkitzeko saioan jardun ostean (1975ean ere), Maruja Callavedek Gente hoy eguneroko magazina aurkezteko fitxatu zuen eta ezaguna egiten hasi zen. Saio horrek Espainian arrakasta handia lortu zuen. 1976 eta 1977 urteen artean izan zen saio horren burua, gero Mari Cruz Sorianok ordezkatu zuen. María Teresa Camposen edo Jesús Hermidaren programei aurrea hartu zien magazina izan zen, Gente hoy' saioari esker, milioika ikuslek ezagutzen zuten Tenailleren aurpegia.[2]

Gente hoy aurkezten egin zuen lanak 1976 eta 1977ko Urrezko TP Sari bi eta 1976ko Ondas Saria eman zizkion.[3][4]

Geroago, 1977an, zinemari buruzko programa bat aurkeztu zuen, 24 imágenes por segundos, eta 1978an Mercedes Milárekin partekatu zuen platoa Dos por dos elkarrizketa-saioan. 1977ko eta 1981eko Eurovision Abesti Lehiaketaren aurreko saioak ere aurkeztu zituen, eta epaimahaiko lagunekin hitz egin zuen, zegozkien egoitzekin konektatu aurretik, lehiaketa zuzenean eskaintzeko.

Etapa horren ostean, Isabel Tenaille albistegien eta kulturalen aurkezpenean zentratu zen: Redacción noche (1979), Siete días (1979-1980), La Bolsa y la vida (1981) edo Letra pequeña (1984-1986). Hala ere, bere aktore-dohainak probatzera ere iritsi zen, eta Estudio 1 saiorako El paseo del mono antzezlanaren telebista-bertsioan protagonista izan zen, 1982ko urtarrilaren 15ean TVEk eman zuena. Etapa horretan lehiaketen munduan ere lan egin zuen, eta Miguel de la Quadra-Salcedorekin batera A la caza del tesoro saioa aurkeztu zuen. Geroago, 1987ko urtarrila eta iraila bitartean, asteburuko Telediarioa aurkeztu zuen, Secundino Gonzálezekin batera.

Isabel Tenaille 70eko hamarkadan oso ospetsua izan zela nabarmendu behar da, bere freskotasun eta naturaltasunarengatik. Francisco Umbralen musetako bat bihurtu zen eta bere artikuluetan "niña Isabel" deitzen zion.[5]

Pantailatik aldenduta egon ostean, 1996an Matías Prats eta Ana Obregónekin batera TVEren berrogeita hamargarren urteurrena ospatzeko Gala aurkeztu zuen, Valerio Lazarovek ekoiztutako Brindemos por los cuarenta izenekoa.

Bere jarduera profesionaleko azken urteak Nazioarteko TVEn egin zituen, enplegua erregulatzeko espediente bat zela-eta, 2007an erretiratu zen arte.[6]

Bizitza pertsonala[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1978ko urriaren 9an Adolfo Butterinirekin ezkondu zen Oñatiko Arantzazuko santutegian (Gipuzkoa), eta 2000. urtean alargun geratu zen. 1980ko maiatzean Patricia Jara alaba jaio zen, eta 1982an Elena Maria. Bere bigarren alaba, Elena María, gaztelania eta literaturako irakaslea da Madrilgo ikastetxe batean.

TBko ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Estudio 1
    • El paseo del mono (1982ko urtarrilaren 15a)

Sariak eta aintzatespenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • 1976an Ondas Saria jaso zuen Gente hoy saioan egindako lanarengatik.[3]
  • 1976an Urrezko TP Saria
  • 1977an Urrezko TP Saria

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. «Isabel Tenaille - Biografía de Isabel Tenaille» www.biografias.es (Noiz kontsultatua: 2024-06-25).
  2. (Gaztelaniaz) Madrid, Jose. (2024-06-11). «Qué pasó con Isabel Tenaille, el peinado más famoso de la tele y la inspiración del 'Hoy comemos con Isabel'» vanitatis.elconfidencial.com (Noiz kontsultatua: 2024-06-25).
  3. a b (Gaztelaniaz) «¿Quién sabe dónde? Isabel Tenaille, una diva SEC - Sufridores en casa» www.sufridoresencasa.com 2011-11-20 (Noiz kontsultatua: 2024-06-25).
  4. (Gaztelaniaz) Madrid, Jose. (2024-06-11). «Qué pasó con Isabel Tenaille, el peinado más famoso de la tele y la inspiración del 'Hoy comemos con Isabel'» vanitatis.elconfidencial.com (Noiz kontsultatua: 2024-06-25).
  5. (Gaztelaniaz) estherfiloso. (2020-05-29). «Qué fue de… Isabel Tenaille» Boadilla - Pozuelo (Noiz kontsultatua: 2024-06-25).
  6. Lo que el ERE se llevó, Diario ABC, 30 de noviembre de 2006

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]