Francisco Umbral

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Francisco Umbral
Francisco Umbral, 1992.jpg
Bizitza
Jaiotza Madril1932ko maiatzaren 11
Herrialdea  Espainia
Heriotza Madril2007ko abuztuaren 28a (75 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzak gaztelania
Lanbidea
Lanbidea kazetaria, eleberrigilea, saiakeragilea, idazlea eta biografoa
Jasotako sariak
Izengoitia(k) Francisco Umbral
Genero artistikoa olerkigintza
eleberria
IMDb nm0880827

Francisco Alejandro Pérez Martínez (Madril, 1932ko maiatzaren 11 - Boadilla del Monte, 2007ko abuztuaren 28a), ezagunagoa Francisco Umbral izenordeaz, espainiar kazetari, olerkari, saiakeragile eta biografoa izan zen.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kazetaritza ikasketak egin zituen, eta egunkarientzat artikuluak eta elkarrizketak eginez hasi zuen idazle karrera. Estilo pertsonal, eztabaidagarri batez, eta bere garaiko gizartearen kritika eginez sarritan, Espainiako egunkari nagusietan argitaratu zituen egunero bere idatziak. Bestalde, laurogeitik gora liburu idatzi zituen, genero desberdinetakoak. Subjektibotasuna, memoriaren presentzia, idazkera zorrotz distiratsua, eta hizkuntzaren etengabeko berrikuntza dira bere obra zabalaren ezaugarri nagusiak.

Beste askoren artean, hauek ditu obra aipagarrienetako batzuk: eleberrietan, Memorias de un niño de derechas (1972, Eskuineko mutiko baten memoriak); Las ninfas (1976, Ninfak; Nadal saria); La noche que llegué al café Gijón (1977, Gijon kafera iritsi nintzeneko gaua); biografien alorrean, Larra, anatomía de un dandi (1965, Larra, dandi baten anatomia); Lorca, poeta maldito (1968, Lorca, poeta madarikatu bat); Valle Inclán (1968); Ramón y las vanguardias (1978, Ramon eta abangoardiak); saiakeretan, Las palabras de la tribu (1994, Leinuaren hitzak); Diccionario de literatura (1995, Literatura hiztegia); Los botines blancos de piqué (1998, Pikezko bota zuriak; Valle-Inclánen obrari buruzkoa). 1998an Diario político sentimental (Eguneroko politiko sentimentala) aurkeztu zuen, egunkarietan idatzi dituen zutabeetan oinarrituta.

Obra zabal horregatik guztiagatik, sari asko jaso zituen: 1996an Letren Asturiasko Printzea saria, 1997an Espainiako Letren Sari Nazionala, eta 2000. urtean gaztelaniazko idazleen sari nagusia, Cervantes saria.

Lanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Narratiba[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Tamouré (1965)
  • Balada de gamberros (1965)
  • Travesía de Madrid (1966)
  • Las vírgenes (1969)
  • Si hubiéramos sabido que el amor era eso (1969)
  • El Giocondo (1970)
  • Las europeas (1970)
  • Memorias de un niño de derechas (1972)
  • Los males sagrados (1973)
  • Mortal y rosa (1975)
  • Las ninfas (1975, Nobelako Nadal Saria)
  • Los amores diurnos (1979)
  • Los helechos arborescentes (1980)
  • La bestia rosa (1981)
  • Los ángeles custodios (1981)
  • Las ánimas del purgatorio (1982)
  • Trilogía de Madrid (1984)
  • Pío XII, la escolta mora y un general sin un ojo (1985)
  • Nada en el domingo (1988)
  • El día en que violé a Alma Mahler (1988)
  • El fulgor de África (1989)
  • Y Tierno Galván ascendió a los cielos (1990)
  • Leyenda del César Visionario (1992, kritikaren saria)
  • Madrid, 1940 (1993)
  • Las señoritas de Avignon (1995)
  • Madrid 1950 (1995)
  • Capital del dolor (1996)
  • La forja de un ladrón (1997)
  • Historias de amor y Viagra (1998)
  • Los metales nocturnos (2003)
  • Amado siglo XX (2007)

Kronikak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Diccionario para pobres (1977)
  • Diccionario cheli (1983)
  • La escritura perpetua (De Rubén Darío a Cela) (1989)
  • Y Tierno Galván subió a los cielos (1990)
  • El socialfelipismo: la democracia detenida (1991)
  • La década roja (1993)
  • Las palabras de la tribu (1994)
  • Diccionario de literatura (1995),
  • Madrid, tribu urbana (2000)
  • Los alucinados (2001).
  • Cela: un cadáver exquisito (2002)
  • La República bananera USA (2002)
  • ¿Y cómo eran las ligas de Madame Bovary? (2003)

Biografiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Larra, anatomía de un dandy (1965)
  • Valle-Inclán (1968)
  • Lorca, poeta maldito (1968)
  • Lord Byron (1969)
  • Miguel Delibes (1970)
  • Lola Flores, sociología de la petenera (1971)
  • Ramón y las vanguardias (1978)
  • Valle-Inclán: los botines blancos de piqué (1997)

Autobiografiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • La noche que llegué al café Gijón (1977),
  • Memorias eróticas (Los cuerpos gloriosos) (1992)
  • El hijo de Greta Garbo (1977)
  • Días felices en Argüelles (2005)

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]