Isabelle Ajuriagerra

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Isabelle Ajuriagerra
Bizitza
Jaiotza Boulogne-Billancourt, 1953 (65/66 urte)
Herrialdea  Espainia
Heriotza  (65/66 urte)
Familia
Aita Julian Ajuriagerra
Hezkuntza
Heziketa Madrilgo Unibertsitate Autonomoa
Jarduerak
Jarduerak historialaria eta kultura-ekintzailea
Kidetza Eusko Ikaskuntza

Isabelle Ajuriagerra Alberti (Boulogne-Billancourt, Île-de-France, Frantzia, 1953 -) Euskal Herriko ikertzaile eta kultura-eragilea da.

Julian Ajuriagerraren alaba da.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Madrilgo Unibertsitate Autonomoan abiatu zituen ikasketak, eta Parisko Sorbonakoan amaitu. 1976an Letretako lizentziatura lortu zuen, bai eta 1979an Maîtrise d´Histoire de l´Art et Archéologie delakoa eta 1980an Historiakoa.

1995ean Udako Euskal Unibertsitateko irakaslea izan zen. Association Ikas eta Association culturelle Lauburu elkarteetako kidea da, eta Uztaritzeko Ikastolako idazkaria izan da. Société des Amis du Musée Basque elkarteko administrazio-batzordeko kidea (1985etik), lehendakari (1995-1997) eta lehendakariordea (1997tik gaurdaino) izan da. Eusko Ikaskuntzaren Iparraldeko Sailaren kide sortzaileetarikoa izan zen 1992an, eta urte hartan berean Iparraldeko Saileko lehendakariorde hautatu zuten, 1995eko uztaila arte.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]