Pello Otxandiano

Wikipedia, Entziklopedia askea
Pello Otxandiano

(2024)

Otxandioko zinegotzi

2011ko ekainaren 11 - 2015eko ekainaren 13a
Bizitza
JaiotzaOtxandio1983ko abuztuaren 20a (40 urte)
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
Familia
Familia
Hezkuntza
HeziketaChalmers Unibertsitate Teknologikoa
Mondragon Unibertsitatea
(2007 - 2012) doktoretza
TesiaFactor Graph Based Detection Schemes forMobile Terrestrial DVB Systems with LongOFDM Blocks
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
ingelesa
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Euskal Herria Bildu
Sortu

pello.eus
Twitter: PelloOtxandiano Instagram: pellootxandiano Telegram: pellootxandiano LinkedIn: pello-otxandiano-kanpo-26b5a8a TikTok: pellootxandiano Edit the value on Wikidata

Pello Otxandiano Kanpo (Otxandio, 1983ko abuztuaren 20a)[1][2] euskal ingeniaria eta politikaria da. Euskal Herria Bilduko programa zuzendaria izan da eta, 2023an koalizio horren Mahai Politikoak 2024ko Eusko Legebiltzarrerako hauteskundetarako lehendakarigai proposatua[3].

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Pello Otxandiano Otxandion jaio zen 1983an, familia abertzale batean[3]. Lehen hezkuntzako ikasketak Otxandioko herri eskolan egin zituen, eta bigarren hezkuntza, eskola maparen arabera, Iurretan, Juan Orobiogoitia institutuan (DBH) eta Iurreta LHIn (Batxilergoa). Ondoren, Telekomunikazio ingeniaritza ikasi zuen eta doktoretza egin zuen Mondragon Unibertsitatean eta Göteborgeko Chalmers Unibertsitate Teknologikoan.[4]

Ibilbide politikoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lehenago ikasle mugimenduan aritu bazen ere[3], 2011n hasi zen politikan, lehenengo zinegotzi gisa Otxandioko udalean[1] eta, ondoren, Sortu alderdian. Sortuko Herrigintza idazkaria izan zen.[5]

Ondoren, Euskal Herria Bilduko programa zuzendaria izan da, eta lan horren ondorioz EH Bilduren "ideologo" gisa agertu da[6]. Maiz idatzi ditu iritzi artikuluak euskalgintzari buruz, hezkuntza-politikari buruz edo trantsizio ekologikoari buruz[7]. 2024ko Eusko Legebiltzarreko hauteskundetarako hautagai izateko proposatu zuen Mahai Politikoak 2023ko abenduan[1][3].

Bizitza pertsonala[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bi alaben aita, Otxandion bizi da. Zaletasunen artean, musika eta mendia ditu gustuko. Hiru hizkuntza menperatzen ditu: euskara, gaztelania eta ingelesa[8].

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b c «EH Bilduren Mahai Politikoak Pello Otxandiano proposatu du lehendakarigai izateko» Berria 2023-12-11 (Noiz kontsultatua: 2023-12-11).
  2. (Gaztelaniaz) «Conociendo a Pello Otxandiano Kanpo un poquito más de cerca en ETB-2» ETB 2.
  3. a b c d (Gaztelaniaz) Sola, Ramon. (2023-12-11). «Pello Otxandiano, apuesta joven y a la vez experta de EH Bildu para lehendakari» naiz: (Noiz kontsultatua: 2023-12-11).
  4. (Ingelesez) Ochandiano Campo, Pello. (2012-06-19). «Factor graph based detection schemes for mobile terrestrial DVB systems with long OFDM blocks.» www.educacion.gob.es (Mondragon Unibertsitatea) (Noiz kontsultatua: 2024-04-23).
  5. «Erria» erria.eus (Noiz kontsultatua: 2024-04-04).
  6. (Gaztelaniaz) Guadilla, David. (2023-03-12). «Pello Otxandiano, el ideólogo de la 'nueva' izquierda abertzale» El Correo (Noiz kontsultatua: 2023-12-11).
  7. «Egilea:Pello Otxandiano — Wikiteka» eu.wikisource.org (Noiz kontsultatua: 2023-12-12).
  8. https://www.eitb.eus/eu/albisteak/politika/osoa/9374441/pello-otxandiano-kanporen-profila-eh-bilduren-zuzendaritzak-lehendakarigai-proposatu-duen-honetan/

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]