Isadora Romero
Isadora Romero | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | 1987 (36/37 urte) |
Jarduerak | |
Jarduerak | artista bisuala eta argazkilaria |
Jasotako sariak | ikusi
|
isadoraromero.com |
Isadora Romero (Ekuador, 1987) argazkilari dokumental eta artista bisual independentea da.
2022ko argazkilari izendatu zuten, World Press Photoko open format kategorian.
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Isadora Romero 1987an jaio zen Ekuadorren. Quitoko Alliance Françaisen argazkigintza-klaseak hartu zituen, eta hiru urtez zinema ikasi zuen, Buenos Airesko Palermoko Unibertsitatean argazkilaritza ikasi baino lehen. Halaber, Zinema eta Bideo Produkzioan lizentziatu zen Ekuadorreko Ikusizko Arteen Institutu Nazionalean.[1]
2007tik 2011ra, argazkilaritza irakatsi zuen zenbait ikastetxe, ikastaro eta unibertsitatetan, Ekuadorren, Kolonbian, Argentinan eta Mexikon.[1]
Ruda Colectivaren sortzaileetako bat da, Latinoamerikako emakumeen eta argazkilari ez-bitarren kolektiboa.[2] Ekuadorreko argazkilarien elkarteko kidea, Quiton bizi eta lan egiten du.[3] Bere argazkiak nazioarteko prentsan argitaratzen dira: TIME Magazine, Le Monde, Le Temps, etab.[4][5][6]
Argitalpena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Misha Vallejo, Isadora Romero siete punto ocho, Editorial PM, 2018, 96 or. (ISBN 978-8417047481)
Sariak eta goraipamenak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Zerrenda ez da zehatza:
- 2017: Photojournalism for Peace Prize[1]
- 2017: Ecuadorian Culture Grant[1]
- 2017: "Fotoperiodismo por la Paz" saria, Ekuador[1]
- 2017: Finalista Magnum[1] Fundazioaren Inge Morath sariketan
- 2020: Joop Swart Masterclass[7]
- 2021: Magnum Foundation's Photography and Social Justice Fellowship[8]
- 2022: Prince Claus Fund's Cultural & Artistic Response, Mentorship Awards[7]
- 2022: World Press Photo of the Year, open format kategorian, "Blood is a Seed" serieagatik,[9][10]
- 2023: Rencontres de la photographie d'Arles: découverte sariko epaimahaiaren saria, Louis Roederer Fundazioa[11]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ a b c d e f LensCulture, Isadora Romero |. Isadora Romero. .
- ↑ Isadora Romero | World Press Photo. .
- ↑ Isadora Romero P.. .
- ↑ «Les photographies lauréates du World Press Photo» Le Temps 2022-04-07 ISSN 1423-3967..
- ↑ Why Delivery Drivers in Latin America Are Fighting for Fair Treatment. .
- ↑ «En Equateur, la tache indélébile du pétrole» Le Monde.fr 2017/04/02.
- ↑ a b Isadora Romero Mentorship Awards Recipient. .
- ↑ Isadora Romero: Delivery Drivers in Latin America are Facing Hostility and Mistreatment. .
- ↑ «World Press Photo Contest 2022: Global winners revealed» BBC News 2022-04-08.
- ↑ Blood is a Seed | World Press Photo. .
- ↑ Édition 2023. Rencontres de la photographie d'Arles..