Islada nebulosa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Sorgin Buru nebulosa bezala ezagutzen den islada nebulosa da irudikoa. IC 2118 bezala katalogatua dago.

Islada nebulosa bat, bere izenak berak dioen bezala, gertuko izar bat edo gehiagoren energia isladatzen duen hauts laino bat da. Energia hau ez da nahikoa osatzen duen gasa ionizatu eta, hala, igorpen nebulosa bat bihurtzeko, baina bai nebulosa ikusgarri bihurtuko duen beharrezko argi dispertsiorako. Islatutako argia denez, nebulosa mota honen igorpen espektroa berau argiztatzen duten izarren antzekoa da. Sarri, islada eta igorpen nebulosak elkarrekin agertzen dira. Honen ohiko adibide bat Orioneko M42 da.

Islada nebulosak, ohi, urdin kolorekoak izaten dira, dispertsioa askoz eraginkorragoa bait da argi urdinarentzako gorriarentzako baino, Lurreko zeruarekin gertatzen den bezala. Nebulosa oro bezala, gasez osatua dago, batez ere hidrogenoz eta hautsez. Elementu astunak ere baditu, oxigenoa, silizioa, nikela karbonoa eta burdina kasu. Edwin Hubblek 1922an zehaztu zuen igorpen eta islada nebulosen arteko ezberdintasuna.

Nebulosa mota honen eredu bat Taurus konstelazioko Pleiadeak (M45) kumulu irekia inguratzen duena da, Vesto Slipherrek 1912an bere ikerketak honetan oinarritu zituelarik, Pleiadeetako nebulosaren espektroa bere izarren berdina zela ikusi zuenean, islada nebulosen izaeraren lehen froga izan zelarik.