Isoglosa
Horrelako mapek handizkatu egiten dituzte muga horien bi aldeetan dauden dialektoen arteko aldeak, lurraldeak oso bestelako koloreekin irudikatuz; errealitatean antzematen diren dialektoen continuuma mapetan zailagoa da irudikatzen
| ██ Mendebalekoa██ Erdialdekoa██ Nafarra | ██ Nafar-lapurtarra██ Zuberotarra██ Bonaparteren garaiko hedadura |
Isoglosa bat gertakari dialektal batek banandutako eskualde bi banatzen dituen marra da, gertakaria fonologikoa, lexikoa edota beste edozein motatakoa dela.
Terminoa (antzinako grezieraz ἴσος ísos "berdin, antzeko" eta γλῶσσα glōssa "hizkuntza, dialektoa, hizkera"') isobara bezalako sestra-lerroan inspiratuta dago. Hala ere, isoglosak puntuak lotu beharrean, bereizi egiten ditu. Horren ondorioz, heteroglosa terminoa (ἕτερος héteros "beste", cf. heterosexual eta heterogeneo) erabiltzea proposatu da.
Marra horiek ez dira halabeharrez lurraldean islatzen orografiak ezarritako banaketetan edo banaketa administratiboetan, bi banaketa mota horiek isoglosen bidez isla badaitezke ere.

Maiz, hitza ez da adiera hertsian erabiltzen, eta hizkuntzak edo dialektoak banatzen dituen muga aipatzeko erabiltzen da. Ikuspegi linguistikotik askotan horiek ezin dira zehaztasunez erabaki, hizkuntza bat "elkarrekiko ulergarriak diren dialekto multzo" gisa definitzen baita. Eskualdeen arteko ulergarritasuna usu graduala denez, baliteke aldaerak eta hizkuntzak non hasi eta amaitzen diren erabakitzea ezinezkoa izatea, erabakiak afinitate politiko eta kulturalen arabera hartuz.
Bestalde, "isoglosa nagusia" esaten zaio isoglosa kopuru nagusia biltzen duenari eta hizkuntza edo dialekto mugatzat jo ohi da.