Unitate administratibo

Wikipedia, Entziklopedia askea
Banaketa administratibo» orritik birbideratua)
Jump to navigation Jump to search
Euskal Herriko udalerrien mapa.

Unitate administratiboa, banaketa administratiboa edo zatiketa administratiboa estatuek administraziorako sortutako estatu azpiko unitate geografikoa da. Gehienetan, unitate administratiboek autonomia maila eta eskuduntza zehatzak dituzte zenbait auzi bere kabuz kudeatzeko, tokiko gobernuen bidez. Estatua baino txikiagoak diren unitate horien bitartez, tokiko jendearen administrazioa errazten da. Unitate administratiboen zatiketak maila bat baino gehiago izan dezake.

Hego Euskal Herrian, unitate administratiboak Espainiako estatuaren menpe daude. Lehen mailako zatiketan, unitate administratiboak autonomia erkidegoak dira; bigarren mailan lurralde historikoak daude EAEren kasuan (Nafarroan ez); eta hirugarren mailan udalerriak daude. Udalerri azpiko tokian tokiko mailak ere badaude.

Ipar Euskal Herriari dagokionez, Frantziaren menpe egonik, lehen maila eskualdea da, kasu horretan Akitania; bigarren maila departamentuk dira, gure kasuan Pirinio Atlantikoak; hirugarren mailan barrutiak daude; laugarren mailan kantonamenduak daude; eta bostgarren mailan komunak (udalerriak.


Geografia Artikulu hau geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.