Triku

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Triku
Sailkapen zientifikoa e
Erreinua: Animalia
Filuma: Chordata
Klasea: Mammalia
Familia: Erinaceidae
Azpifamilia: Erinaceinae
G. Fischer, 1814
Generoak

Trikua, kirikinoa edo sagarroia (sailkapen zientifikoa: Erinaceinae) ugaztunen Erinaceidae familiako azpifamiliako kidea da. Gorputzaren gaina eta alboak arantzaz inguraturik du, morkots baten moduan. Hamasei triku espezie ezagutzen dira, bost generotan sailkaturik. Europan, Asian eta Afrikan bizi dira, berez; bai eta Zeelanda Berrian ere, gizakiak sarturik.

Trikua intsektujalea da. Triku espezie guztiak oso antzekoak dira, eta bizitzeko era bertsua dute. 25 cm inguru luze izaten dira. Gorputzaren gaineko aldea eta alboak arantzaz estaliak dituzte, eta azpiko aldea, hankak eta atzaparrak, berriz, ile gogor latz samarrez beteak. Belarriak, isatsa eta zangoak laburrak dituzte, eta muturra kono egiturakoa, zorrotza. Animalia gauzaleak dira; iluntzen duenean ateratzen dira janari bila. Barakuiluak, bareak, intsektuak eta harrak jaten dituzte batik bat, baina baita txoriak eta sugeak ere.

Generoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Triku Aldatu lotura Wikidatan
Wikiztegian orri bat dago honi buruz: triku .