Artikulu hau "Kalitatezko 1.000 artikulu 12-16 urteko ikasleentzat" proiektuaren parte da

Ilargialdi

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Eguzkiaren, Ilargiaren eta Lurraren kokapenak.
Ilargialdiak:
1 - ilberria
2-3-4 - ilgora
5 - ilbetea
6-7-8 - ilbehera

Ilargialdia Ilargia itxuraz aldatzen den denbora-tartea da. Itxura hau Eguzkiak argitutako Ilargi zatia da, Lurretik ikusia.

Eguzkiak Ilargiaren azaleraren erdia argitzen du (ilargi eklipseetan izan ezik) eta horregatik da distiratsua. Baina ikusgai den hemisferio argituaren zatia aldagarria da %100 (ilbetea) eta %0 (ilberria) artean.

Ilargiak bi ziklo nabarmen ditu, goranzko-beheranzko zikloa zerumugan gora eta behera ikusten duguna, eta ilberri-ilbete zikloa Eguzkiaren eta Ilargiaren kokapenen arabera betetzen eta hustutzen ikusten duguna, ikusgarriena[1]. Hori dela-eta, ilargialdiak denbora neurtzeko erabili izan dira antzinatik, eta egutegiak sortzeko erabili.

Ilargiaren faseak

Izenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lau dira ilargialdiek duten izenak euskaraz:

Ilberri-ilbete zikloa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ilargia handitzen eta txikitzen ikusten dugu, ziklo ezaguna da. Moon symbol crescent.svg forma duenean handitzen ari da eta aldiz Moon symbol decrescent.svg forma duenean txikitzen ari da. Eguzkiaren inguruan egiten duen errotazioaren ondorio da eta ziklo honetako bira bat betetzeko 29.53 egun inguru behar du, zehazki 29 egun, 12 ordu, 44 minutu eta 2.9 segundu[1].

  • Ilbetea
  • Ilbehera/Beherapena edo ilzaharra[2]: ilargi betea ikusten dugun unetik hasi eta egunetik egunera ilargia txikiagoa ikusten dugun tartea. Ilargi betetik berrirako tartea.
  • Ilberria
  • Ilgora/Gorapena: ilargia ikusten ez den unetik hasi eta egunetik egunera ilargia handiagoa ikusten dugun tartea. Ilargi berritik beterako tartea.
Ilzaharra.

Goranzko-beheranzko zikloa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lurraren inguruan ematen duen biran, ilargiak gorantz eta beherantz egiten du, hau da, bere orbita periodoaren itxurazko altuera ostertzarekiko aldatu egiten da. Ziklo honetan bira bat osatzeko 27.3 egun inguru behar du, zehazki 27 egun, 7 ordu, 43 minutu eta 11.5 segundu[1].

  • Goranzko ilargi edo nodoa: egunetik egunera ilargiaren orbita gero eta gorago ikusten dugu zerumugareriko[3]
  • Beheranzko ilargi edo nodoa: egunetik egunera ilargiaren orbita gero eta beherago ikusten dugu zerumugareriko[3]

Iraupena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bi ilbeteren arteko iraupena 29 egun 12 ordu 44 minutu eta 2,9 segundo da, hau da, 29,53 egun inguru (zehatzago Kopernikok aurkitutako formularen arabera). Ilargiaren periodo sinodikoa da.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b c Jakoba Errekondo / Antton Olariaga (il.), Landareak Lantzen 2018 - Urte Osoko Gida-Liburua, Argia firme, ISBN: 978-84-697-5275-3, EAN: 9788469752753
  2. Ilargi sarrera Harluxet hiztegi entziklopedikoan.
  3. a b Ilgora eta ilbehera, Euskaltzaindia

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Ilargialdi Aldatu lotura Wikidatan