Itsaso Larramendi

Wikipedia, Entziklopedia askea
Itsaso Larramendi
Itsaso-larramendi.jpg
Bizitza
Jaiotza Bilbo, 1990 (29/30 urte)
Herrialdea  Bizkaia, Euskal Herria
Hezkuntza
Heziketa Euskal Herriko Unibertsitatea
Hizkuntzak euskara
gaztelania
ingelesa
Jarduerak
Jarduerak arkitektoa
Kidetza Aldiri. Arkitektura eta abar
Udako Euskal Unibertsitatea

Itsaso Larramendi Elexgaray (Bilbo, 1990) euskal arkitektoa da, "Aldiri. Arkitektura eta abar" aldizkariko dinamizatzaileetako bat da eta erredakzio kontseiluko kidea da 2016az geroztik.[1]

Ordutik TIPI kooperatiban ere aritzen ari da, parte hartzerako eta berdintasunerako proiektuen zuzendaritzan eta egikaritzen; Hirigintzaren potentzial politikoa lantzen du, bertan bizi diren pertsonentzako hiri-inguruak hobetzearren, adibidez artikulu hauetan:

  • Eskoletako jolastokiak eta genero-rolak: diseinuaren eragina genero-nortasunaren eraikuntzan (Aldiri, 2016)[2]
  • Zahartzaroaren errepresentazioak. Transmititutako balioak eta horien eragina arkitekturan. (Aldiri, 2016) Ander Zangiturekin idatzia.[3]

2016an kooperante aritu zen Luandan (Kenya) IOGI GKEarekin, euri-ura biltzeko tankeak eraikitzen eta BIOGIren bulegoak handitzeko eraikuntzan. Emakume nekazariak formazioan ere parte hartu zuen.

Aldiri, (Argia, 2010)

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]