Itsasoaren erregresio

Wikipedia, Entziklopedia askea
Azal sedimentarioen mugimentua itsasoaren atzerakada eta aurrerakadan zehar

Itsasoaren erregresioa edo itsasoaren atzerakada[1] itsasoaren aurreko mugen azpitik dagoen atzerakada iraunkorra da, kostaldearen beheraldi bat eta urgaineratutako lurren azaleraren handitze bat eragiten duena.

Erregresio edo atzerakada hori honako hauen ondorioa izan daiteke:

  • Ozeanoen mailaren erorialdi orokorra;
  • Itsaso itxi edo erdi itxi baten maila erortzea, jasotako ur-ekarpenen eta galeren arteko desorekaren ondorioz, batez ere lurrunketaren ondorioz;
  • Lurrazalaren zati bat altxatzea (epirogenesik eragindako mugimendua).

Pleistozenoko Izotz Aroan, ur asko ozeanoetatik atera eta, bankisetan edo kontinenteetan, inlandsis edo glaziar moduan izotz bezala biltegiratua izan zen. Horren ondorioz, ozeanoen maila 120 metro jaitsi zen eta, Alaska eta Asia artean, Beringiako lur-zubia agerian geratu zen.[2]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Geologia Artikulu hau geologiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.