Itun-kutxa

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Israelgo apaizeek Jerikoko setioan itun-kutxa erabiltzen.

Itun-kutxa (hebreeraz: אָרוֹן הַבְּרִית ʾĀrôn Hābərît, egun Aron Habrit ahoskatua), Irteeraren[1] arabera Hamar Aginduak idatzirik zituzten legearen harlauzak barnean zituen kutxa izan zen. Irteera,[2] Zenbakiak,[3] eta Hebrearrei[4] liburuen arabera, Aaronen makila, mana-pitxer bat eta Moisesek idatzitako lehendabiziko Torah-biribilkia ere bazituen; hala ere, Erregeen lehenengo liburuak Salomonen erreinaldian bi harlauzak besterik ez zituela dio.[5]. Irteeraren arabera, Jaungoikoak Moisesi Sinai mendian kutxa egiteko agindua eman zion.[6].

Bibliaren arabera, israeldarrak Egiptotik irten zirenean, apaizek herria eta armadatik 2.000 besabete aurrean itun-kutxa zeramaten.[7] Jordan ibaiatik gertu zeudela, honen urak ireki eta israeldarrak pasatzeko gai izan ziren (Josue. 3:15-16; 4:7-18). Jeriko hiria ere, itun-kutxari esker hartu zuten (Josue. 6:4-20). Ez dago garai haietako iturririk itun-kutxari buruz Biblia baino.[8]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Irteera 25:10-22
  2. Irteera 16:33-34
  3. Zenbakiak 17:25-26
  4. Hebrearrei 9:4
  5. Erregeak 1 8:9
  6. Irteera 25:10-16
  7. Zenbakiak 4:5-6
  8.   Cline, Eric H. (2007), From Eden to Exile: Unraveling Mysteries of the Bible, National Geographic, 130. orrialdea, ISBN 978-1426200847 .
Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Itun-kutxa Aldatu lotura Wikidatan