Iwan B

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Iwan B
Iwanb-anoriant2008.png
Bizitza
Jaiotza Les Lilas1984ko urriaren 2a (33 urte)
Herrialdea  Frantzia
Jarduerak
Jarduerak abeslaria
Influentziak rock
Genero artistikoa popa
Musika instrumentua gitarra akustikoa
http://www.iwanb.com

Iwan Benead, Iwan B ezizenez, (Les Lilas, Paris, Frantzia, 1984ko urriaren 2a) Frantzian jaiotako abeslari bretainiarra da. Rap, musika zeltikoa eta pop estiloak lantzen ditu. Musikari profesional baten semea da, 5 urterekin pianoa eta musika ikasten hasi zen. 9 urterekin Musikaren Akademian sartu zen Parisen.

2004an Parisko Atla musika-eskolan graduatu zen. Beste abeslari batzuekin egin izan ditu kontzertuak “7 Lézards,” “Le Baiser Salé” eta “New Morning” antzokietan, besteak beste. 2007an 3rd cycle diploma eskuratu zuen akademian. Bere familia bretainiarra denez, 2003an bretainiera ikasteari ekin zion eta laster menperatu zuen. Ikasitako hizkuntza musika sortzeko gustatu zitzaionez, pop, rap eta reggae musika estiloetako kantak konposatzen hasi zen.

Gaur egun Iwan B izeneko diskoa kaleratzeko buru belarri ari da lanean, nahiz eta oraindik akademian ikasten jarraitzen duen. 2007ko maiatzaren 31an, Rennes hirian (Bretainia) Priz dazont ar brezhoneg saria (Bretainieraren Etorkizuna Saria) irabazi zuen bakarkako kategorian. Bi egun geroago, Karaezen, bere lehendabiziko sari musikala lortu zuen devezh ar brezhoneg egunean (bretainieraren eguna).

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]