Ixabel Agirresarobe
| Ixabel Agirresarobe | |
|---|---|
| Bizitza | |
| Jaiotza | Usurbil, 1971 (54/55 urte) |
| Herrialdea | |
| Hezkuntza | |
| Hizkuntzak | euskara gaztelania |
| Jarduerak | |
| Jarduerak | aktorea, ipuin-kontalaria eta idazlea |
| Lan nabarmenak | |
Ixabel Agirresarobe Arzallus (Usurbil, Gipuzkoa, 1971) aktorea, idazlea eta ipuin-kontalaria da.[1]
Ibilbidea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Aktoresa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Antzerki ikasketak egin zituen Donostiako Antzerti eskolan (1989-1993). Haurrentzako kale antzerkian aritu da Hankagorri eta Gorringo taldeekin. Beste hainbat lanetan ere parte hartu du; besteak beste, Kutsidazu bidea, Ixabel antzezlanean.[2]
Kontalari
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
1991ean hasi zen ipuin-kontaketa lanean, Donostiako Antzerti eskolan antzerki-ikasketak burutzen zituen bitartean. Batez ere haurrentzako saioak eginez baina helduentzat eta familia osoarentzat ere egin izan ditu.[3] Bere saioak biziak izan ohi dira, ahoz aho jasotako istorioez eta herri ipuinetan oinarritzen ditu emanaldiak. Entzuleen parte hartzea ere bilatzen du aspaldidaniko hitz jokoak eta errepikapenak erabiliaz.[4]
Bakarkako saioez gain Gorringo antzerki taldearen kontaketa gehienetan parte hartu du, Anjel Alkainekin eta Iñaki Agirrezabalekin batera. ETB-1 telebista katean Ipupomamua saioan parte hartu zuen kontalari gisa. Irudipuinak egitasmoa aurrera eraman zuen Mattin ilustratzailearekin elkarlanean ipuinen kontaketa eta marrazkiak uztartuz.[5]
Idazle
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Amona Tomaxa protagonista duten zenbait liburu argitaratu ditu, Bere hitzetan "bazter guztietan ikusten dut Amona Tomaxa" aitortu digu. Ez da harritzekoa, erlazio berezia baitu Agirresasobek aiton-amonekin. Herri txikietan ibili da, memoria lantzen: Errezil, Bidania-Goiatz eta Albizturko adinekoekin elkartu eta ipuinak kontatzeaz gain, hauen istorioak entzun ditu.[6]
Egindako lanak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Aktoresa:
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Kutsidazu bidea, Ixabel Antzeslana (2003-2004) [7]
Kontalari
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Ipupomamua telebista saioa (2010)[10]
- Irudipuinak egitasmoa ipuinen kontaketa eta marrazkiak uztartuz.[11]
Idazle:
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Amona Tomaxa eta gizandia (2020) [12]
- Amona Tomaxa eta sagarra (2021)[13]
- Amona Tomaxa eta Elkano (2022)[14]
- Amona Tomaxa udazkenean (2023)[15]
- Txulotik (2023) [16]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ «Galtzagorri Elkartea - Ipuin kontalariak - Ixabel Agirresarobe Arzallus» www.ibbygaltzagorri.eus (kontsulta data: 2026-01-05).
- ↑ Gurrutxaga, Ainara. (2003). «Baserri honetan swahilieraz dakite!» www.ganbila.eus (kontsulta data: 2026-01-05).
- ↑ «Ipuin kontaketa domekan Ixabel Agirresaroberen eskutik - Antzuola» Goiena.eus (kontsulta data: 2026-01-05).
- ↑ «Ixabel Agirresarobe - Ni eta nire lana» ipuinak (kontsulta data: 2026-01-04).
- ↑ «Ixabel Agirresarobe, hitzaren magia ipuinetan» ikasbil.eus (kontsulta data: 2026-01-05).
- ↑ «Ixabel Agirresarobe; ahozkotasunaren bidez memoria lantzen» irratia.naiz.eus (NAIZ irratia) 2021-11-13 (kontsulta data: 2026-01-04).
- ↑ «Kutsidazu bidea, Ixabel (2003) ANTZERKIA» Euskal Encodings 2026-01-04 (kontsulta data: 2026-01-04).
- ↑ Nostalgikuak. (2019-08-22). WAZEMANK. 1. denboraldiko kareta (2005). (kontsulta data: 2026-01-05).
- ↑ «BRINKOLA [MU [6/??]»] Euskal Encodings 2026-01-05 (kontsulta data: 2026-01-05).
- ↑ Ipuin-kontaketa: "Elefante txori-bihotza" - ERA. (kontsulta data: 2026-01-05).
- ↑ «Irudipuinak - Usurbil Kultura» usurbilkultura.eus (kontsulta data: 2026-01-05).
- ↑ Agirresarobe, Ixabel. (2020). Amona Tomaxa eta gizandia. Elkar ISBN 978-84-1360-023-9. (kontsulta data: 2026-01-05).
- ↑ Agirresarobe, Ixabel. (2021). Amona Tomaxa eta sagarra. Denonartean ISBN 978-84-17940-58-4. (kontsulta data: 2026-01-05).
- ↑ Agirresarobe, Ixabel. (2022). Amona Tomaxa eta Elkano. Denonartean ISBN 978-84-17940-91-1. (kontsulta data: 2026-01-05).
- ↑ Agirresarobe, Ixabel. (2023). Amona Tomaxa udazkenean. Denonartean ISBN 978-84-19529-15-2. (kontsulta data: 2026-01-05).
- ↑ Agirresarobe, Ixabel. (2023). Txulotik. Denonartean ISBN 978-84-19529-36-7. (kontsulta data: 2026-01-05).
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- «Ixabel Agirresarobe Arzallus», Galtzagorri Elkartearen webgunean.