Izaskun Urkijo Alijo

Wikipedia, Entziklopedia askea
Izaskun Urkijo Alijo
Bizitza
JaiotzaGasteiz
Herrialdea Araba, Euskal Herria
Jarduerak
Jarduerakarkitektoa eta zuzendari artistikoa

Izaskun Urkijo Alijo (Gasteiz) euskal arkitektoa eta arte zinematografikoare zuzendaria da.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gasteizen jaio zen, lau anai-arreben artean bigarrena. Bere aitaren abizena Orozkokoa da jatorriz, eta bere ama Galiziakoa, Filipinetako birraitona baten ondorengoa, Galiziako meategietan lan egitera migratu zuena.[1][2]

Gasteizko Toki Eder Ikastolan egin zituen lehen mailako ikasketak, D mailan,[1] eta solfeoa, musikaren teoria eta kantua ikasi zituen Gasteizko Jesus Guridi Kontserbatorioan.[2] Arkitektura ikasi zuen eta ondoren Hirigintza diplomatura egin zuen. Gainera, Ondare Eraikiaren Kudeaketa eta Berrabilitazio Integraleko Master Ofiziala (UPV/EHU) eta Eraikingintzaren eta Hirigintzaren Efizientzia eta Iraunkortasuneko Master Ofiziala (UPV/EHU) egin zituen. Bioeraikuntzaren gaiari ere heldu dio.[3]

Ibilbide profesionala[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Arkitekturari dagokionez, arkitekturak naturarekin duen harremana ikertzeari ekin zion, eta Mina egiten du izeneko artikulua argitaratu zuen Aldiri aldizkarian: arkitektura eta abar, Kosta ahala kosta izeneko monografikoan, 2010ean.[2]

Era berean, 2019an, Iranzu Lekue artistarekin batera, Bidearen Aztarnak proiektua aurkeztu zuen, antzinako "Vasco-Navarro" trenbidearen ohiturak eta espazioak berreskuratzeko.[4]

Arkitekto gisa jardun zuen, Paul Urkijo zinema-zuzendariaren, bere anaiaren, enkargua onartu zuen arte, Errementari film luzean arte zuzendari gisa lan egiteko, nahiz eta hainbat film laburretan lanak eginak zituen. Publizitatearen arloan ere lan egiten du.[1]

Ibilbide zinematografikoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hasi zen Paul Urkijorekin, bere anaiarekin, laburmetraietan zuzendari artistiko lan egiten, baina Errementari filma egin zuenetik hainbat pelikuletan lan egin du. Horietako azkenengoak, 20.000 especies de abejas eta Sobre todo de noche izan dira.

Bestalde, 2023ko irailean, Bueu Zinemaldiko solasaldian parte hartu zuen, 20.000 especies de abejas filma proiektatu aurretik. Garai hartan, pelikula hori Espainia Oscarretan ordezkatzeko hiru film aurre-hautagaietako bat izan zen.[5][6][7][8]

Filmografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zinemako lanak hauek dira:

Zuzendari artistiko gisa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Film laburrak, dokumentalak eta telebista[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Jugando con la muerte, Paul Urkijorena (2011)[6]
  • El bosque negro, Paul Urkijorena (2014)[6]
  • Goazen, EITBren programa, 5. denboraldia, 13 atal (2018-2019)
  • God Doesn't Forgive Me (dokumentala) (2018)[6]
  • Jainkoak ez dit barkatzen (dokumentala (2018)[9]
  • Ama (Mother),Josu Martinezena (2018)[9]
  • Jugando con la muerte (2018)[10][11]
  • Dar-Dar (2020)[6][12]
  • Polvo somos (2020)[6][13]
  • El carné (2021)[7][9]
  • Hitzak (2022)[14]
  • Hado (2023)[15]

Film luzeak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Errementari, Paul Urkijorena (2017)[9][16]
  • Gure oroitzapenak (Destierros), film luze kolektiboa (bi kapitulu) (2018)[17][9][18]
  • Nora, Lara Izagirrerena , Goya 2022 sarietarako hautagaia, zuzendaritza artistikoko atalean (2019)[3][7]
  • Ane, David Pérez Sañudorena (3 Goya) (2020)[17][7][5]
  • Retrato de mujer blanca con pelo cano y arrugas. 2022 Goya Sarietako zuzendaritza artistikoaren saria irabazteko hautagaia izan zen, Itziar Sagastirekin batera.[19]
  • 20.000 especies de abejas, Estibaliz Urrexolarena, Berlinen aurkeztua (2023)[7]
  • Sobre todo de noche, Víctor Iriarterena, Venezian estreinatua (2023), Arabako CSC Films enpresak koproduzitua.[7][20][21][22]
  • Bizkarsoro, Josu Martinezena, 5 film laburrez osatua (2024)[1][7]

Hona hemen beste lan batzuk (zinematografiaren alorrean ere bai):[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • SKYLIN3S, diseinatzaile kontzeptuala (2019)[5]
  • Irati, Paul Urkijokoa, aire-gozagarria (2022)[6][9][23][24]

Sariak eta aintzatespenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • 2024ko Goya Sarien zuzendaritza artistikoaren kategoriako izendapena, Estibaliz Urresola Solagurenek 20.000 especies de abejas pelikulan egindako lanagatik..[20][21][22][28]
  • 2024ko Gaudi Sarietarako izendapena, Estibaliz Urresola Solagurenen 20.000 especies de abejas pelikulan egindako lanagatik. [21][29]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

[[Kategoria:Urte ezezagunean jaiotakoak]] [[Kategoria:Emakumea]]

  1. a b c d e «Izaskun Urkijo Alijo: “Bizitza honetan norbera da bere sorkuntza lanik handiena”» hamaika telebista 2023-05-29.
  2. a b c Teso, Begoña del. (2023-08-22). ««Zentral bat harmonian jarri Naturarekiko; hilkutxa-euskarri sortu...»» El Diario Vasco.
  3. a b IZASKUN URKIJO ELKARRIZKETA| Kolpez Kolpe. .
  4. «La Diputación presenta ‘Bidearen Aztarnak’ con intervenciones artísticas» Irantzu Lekue. Kontsultatua: 2024-01-18
  5. a b c Entrevista a Izaskun Urkijo - FICBUEU 2023. .
  6. a b c d e f g Izaskun Urkijo Alijo. .
  7. a b c d e f g «ENCUENTRO: 20.000 ESPECIES DE ABEJAS • FICBUEU» FICBUEU.
  8. Encontro 20000 especies de abejas con Izaskun Urkijo. .
  9. a b c d e f «Izaskun Urkijo | Arte, Dirección de arte, Diseño de producción» IMDb.
  10. Catálogo. Películas calificadas. Jugando con la muerte. .
  11. Jugando con la muerte. .
  12. Catálogo. Películas calificadas. Dar-Dar. .
  13. «'Polvo somos'» www.euskadi.eus 2020-10-27.
  14. «'Hitzak'» www.kulturklik.euskadi.eus 2022-11-08.
  15. «Hado» www.basqueaudiovisual.eus.
  16. «Errementari (The balcksmith and the devil)» www.basqueaudiovisual.eus.
  17. a b c «Benito Ansola» Irudienea.
  18. Catálogo. Películas calificadas. Gure oroitzapenak (Destierros). .
  19. «Retrato de mujer blanca con pelo cano y arrugas » Premios Goya 2024» www.premiosgoya.com.
  20. a b González, Carlos. (2023-11-30). «Izaskun Urkijo: "No pensaba para nada que me iban a nominar"» Diario de Noticias de Álava.
  21. a b c «Izaskun Urkijo» FilmAffinity.
  22. a b Rodríguez, Helena. (2023-11-08). «Tres directoras alavesas entran en la carrera por llevarse un Goya» El Correo.
  23. Encontro 20000 especies de abejas con Izaskun Urkijo. .
  24. Gráfico <http://www.complot.net>, Complot Diseño. «IRATI» www.filmax.com.
  25. Marcos, José María. «José María Marcos: Cine de terror, bizarro y fantástico» José María Marcos.
  26. «Topaketa profesionala - Arte eta eszenografia» Hemen.
  27. «Orainaldian, Laissez Faire» Argia.
  28. «Películas » Premios Goya 2024» www.premiosgoya.com.
  29. «XVI Premios Gaudí». Kontsutltaua: 2024-01-17

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]