Edukira joan

Jack Rackham

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jack Rackham

Bizitza
JaiotzaBristol1682ko abenduaren 27a
Herrialdea Britainia Handiko Erresuma
HeriotzaPort Royal (hiria)1720ko azaroaren 18a (37 urte)
Heriotza moduaheriotza zigorra: urkatzea
Familia
Bikotekidea(k)
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria eta pirata

Find a Grave: 13279407 Edit the value on Wikidata
Jack Rackhamen bandera.

Jack Rackham (16821720ko azaroaren 18a), Kaliko Jack bezala ezaguna, kapitain pirata ingeles bat izan zen XVIII. mendean. Bere ezizena zeramatzan kalikozko arropengatik jaso zuen, baina ospetsuagoa izan zen bere itsasontzian bi emakume piratarik ospetsuenetako batzuk eramateagatik: Anne Bonny eta Mary Read.

Rackham Charles Vane kapitain pirataren kontramaisua izan zen. Vanek gudu batean zehar gerraontzi frantziar bat jazartzeari uko egin zionean, tripulazioak hain nahigabe handia hartu zuen, matxinatu egin zela eta Rackham euren lider bezala izendatu zuela.

Beranduago, Rackhamek errege barkamen eskaintza bat onartzea erabaki zuen eta New Providenceko porturantz nabigatu zuen. Hango bere egonaldian, Rackham Anne Bonny izeneko emakume ezkondu batez maitemindu zen. Rackhamek arpilatutako gauza ugari Annegan inbertitu zituen. Beranduago, Burgess kapitainaren tripulaziora batu zen, hau ere antzinako pirata eta garai horretan kortsarioa Karibe itsasoan espainiar itsasontzien bila.