Mary Read

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Mary Read
Read,Mary.jpg
Bizitza
Jaiotza Londres1695
Herrialdea  Britainia Handiko Erresuma
Heriotza Jamaika1721eko apirilaren  28a (25/26 urte)
Heriotza modua : eritasuna
Jarduerak
Jarduerak pirata
IMDb ch0499754

Mary Read (1685-1721), Mark Read bezala ere ezaguna, pirata ingelesa zen. Bera eta Anne Bonny  dira garai guztietako emakumezko pirata ospetsuenak[1]; beraiek bi dira, emakume gutxi batzuen artean, pirateriagatik kondenatuak izateagatik ezagunak, XVIII. mendearen hasieran, Pirateriaren Urrezko Aroan.

Hasierako bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mary Read, itsas kapitain baten alargunaren sasiko alaba, Ingalaterran jaio zen 1685ean. Readen ama, marinel batekin ezkondu eta seme bat izan zuen, baina gizona berriz ontziratu zen[2]. Senarra desagertu eta gero maitale batez haurdun geratu zenez, Mary alabaren jaiotza ezkutaten saiatu zen lagun batzuen etxera bizitzera joanez. Hasieran, Mary mutil bezala mozorrotzen zuen, zaharrago eta zilegizkoa zen bere anai Marken heriotza eta gero. Hau, aitaren aldeko amonak ematen zion dirulaguntza ez galtzeko egin zuen. Itxuraz, amona engainatu zuten eta Read eta bere ama herentziaz bizi ziren lehenaren gaztaroko urteak arte[3]. Oraindik mutiko bat bezala jantzita, Readek lana aurkitu ziuen oin-mutil gisa, eta geroago itsasontzi batean aurkitu zuen enplegua.[4]

Aurrerago Britainiar Armadan sartu zen, holandarrekin aliatuak indar frantsesen aurka (hau, Bederatzi Urteko Gerra edo Espainiako Ondorengotza Gerran zehar izan zitekeen). Read, gizonez mozorrotua, bere burua frogatu zuen bataila bidez, baina Flandriako soldadu batekin maitemindu zen eta, ezkontzeko emakumezkotasuna azaldu behar zuenez, armada utzi behar izan zuen. Ezkondu zirenean, Readek beren militar komisioak eta arma lagunen opariak finantzaketa-iturri bezala erabili zituen "De drie hoefijzers" ("Hiru Ferrak") izeneko benta bat erosteko, Bredako Gaztelutik gertu, Holandan.

Bere senarraren heriotza goiztiarraren ondoren, Read berriro gizonezkoen arropara eta Holandan zerbitzu militarrera itzuli zen. Bake garaian, ez zuen aurrera egiteko modurik, beraz, zerbitzutik irten eta Mendebaldeko Indietara zihoan itsasontzi batean joan zen[5].

Pirata bihurtzen[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mary Readen grabatu garaikide bat

Readen ontzia piratek hartu zuten eta beraiekin elkartzera behartu. Pirateriarekin lehen pausu hauek 1718an amaitu zituen, Erregearen barkamena onartuz, eta kortsario komisio bat hartuz, tripulazioa motin batean batu zen arte. 1720an John "Kaliko Jack" Rackham eta bere lagun pirata Anne Bonnyrekin elkartu zen, gizona zela uste zutenak. 1720ko abuztuaren 22an hirurek William izeneko slup ontzia lapurtu zuten[6] Nassauko portutik zetorrena[7][8]. Adituei ulergaitza egiten zaie Read eta Bonny bezalako emakume piratak, gizonezkoak nagusi ziren lekuan, nola izan ziren bere generoa ezkutatzeko gai.[9] Batzuen ustetan, galtzen erabilera identitatea ezkutzatzeko erabili ahal zuten edo, besterik gabe, itsasoko lanetarako arropa eroso eta praktiko bezala.

Readen generoa agerian geratu zen Bonnyk bera emakumea zela esan zionean, ustez Read gustuko zuelako. Hau jakinda, Readek bera ere emakumea zela azaldu zuen. Bonny eta Readen arteko erlazioari buruzko espekulazioek irudi berriak sortzen ari dira, biak borrokan elkarrekin erakutsiz.[9] Hala eta guztiz ere, Rackhamek, Bonnyren maitale izanda, hau ez zekien eta erlazio erromantikoa susmatu zuen. Bere jeloskortasunarekin amaitzeko, Bonnyk, Read ere emakume zela esan zion.[erreferentzia behar]

Elkarrekin pasa zuten denboran, zenbait untzi eraso eta hartu zituzten. Hauetako batean, Matthews izeneko arotza harrapatu zuten, gerora Readen maitale izango zena.

Atxiloketa eta kartzela[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1720ko azaroaren 15ean, Jonathan Barnet pirata ehiztari kapitainak, Rackhamen tripulazioa ustekabean harrapatu zuen, Jamaikako mendebaldean dagoen Negril Pointen, beste tripulazio ingeles batekin ron festa batean zeudela.[10] Desarra batek pirata ontzia desgaitua utzi ondoren, Rackhamen tripulazioa eta beren "gonbidatuek" sotora egin zuten ihes, goian emakumeak eta besteren bat bakarrik utziz Barneten ontziratzearen aurkako borrokan[4] (posible da, halaber, Rackham eta bere tripulazioa edanegiak izatea borrokarako). Ustez, Readek haserre bizian sotora egin zuen tiro, gizon bat hilez eta beste batzu zaurituz, ez zirelako beraiekin borrokatzen. Barneten tripulazioak, azkenean, emakumeak garaitu zituzten. Rackham errenditu zen, "kuartela" eskatuz.[11]

Rackham eta bere tripulazioa atxilotu zituzten eta, 1655 geroztik, Spanish town (Jamaica) bezala ezagutzen den herrira eraman zituzten epaitzera; pirateria ekintzengatik urkatuak izatera zigortu zituzten hirurak. Hala eta guztiz ere, emakumeek sokari ihes egin zioten haurdun zeudela esanez ("Sabela defendatzen" bezala ezagutzen zena), eta, beraz, behin-behinekoz exekuzio atzeratua lortuz.[12]

Read sukar bortitz batez hil zen kartzelan[13]. 1721eko apirirlaren 28ko ehorzketa erregistroa Jamaikako Santa Katalina elizan dago.[7] Ez da bere haurraren ehorzketa erregistrorik aurkitu, beraz, Read oraindik haurdun zegoela hil zela ematen du aditzera.

Herri kultura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Mary Read, Assassin ' s Creed IV: Black Flag, 2013ko bideo-jokoan pertsonai bat da, eta ahotsa Olivia Morganek jarri zion.[14]
  • 2006an True Caribbean Pirates Telefilman agertzen da Mary Read, Kimberly Adairek antzetuta.
  • 1961eko Le avventure di Mary Read  italiar filmak Mary Readen istorioa kontatu zuen, Lisa Gastonik antzeztua.[15]
  • Mary Read, halaber, irudikatua da Konan Detektibearen Jolly Roger in the Deep Azure animaziozko filmean, Anne Bonnyrekin batera.
  • Mary Read Fate/Grand Order jokoan jolaserako pertsonai bat da, Anne Bonnyrekin batera.
  • Readek (Cara Roberts) Anne Bonnyren aurrean Mark Read izenpean aurkezten du bere burua Black Sails telesailaren azken kapituluan.
Mary Read, Duelua, Allen & Ginter Zigarroen Espainiako serie Nagusiko Piratak atala (N19) MET DP835033

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1.   Macías, Olga, Emakumeak eta itsasoa, http://untzimuseoa.eus/images/publicaciones/Diccionario/pdfs/emakumeakitsasoa_hiztegia.pdf. Noiz kontsultatua: 2018/0/04 .
  2. (Ingelesez)  Cordingly, David (2007) Seafaring women: adventures of pirate queens, female stowaways, and sailors' wives Random House Trade Paperbacks ISBN 0375758720 https://www.worldcat.org/title/seafaring-women-adventures-of-pirate-queens-female-stowaways-and-sailors-wives/oclc/140617965. Noiz kontsultatua: 2018-03-04 .
  3. (Gaztelaniaz)  Espuny, Luis A. (2017-03-05) La historia de Mary Read, la mujer pirata más legendaria y temida de todos los tiempos https://magnet.xataka.com/idolos-de-hoy-y-siempre/la-historia-de-mary-read-la-mujer-pirata-mas-legendaria-y-temida-de-todos-los-tiempos. Noiz kontsultatua: 2018-03-04 .
  4. a b (Ingelesez)  Cordingly, David Under the Black Flag: The Romance and the Reality of Life Among the Pirates New York: Random House .
  5. (Ingelesez)  Druett, Joan (2005) She captains: heroines and hellions of the sea Barnes & Noble Books ISBN 0760766916 https://www.worldcat.org/title/she-captains-heroines-and-hellions-of-the-sea/oclc/70236194. Noiz kontsultatua: 2018-03-04 .
  6.   Woodes, Rogers (1720ko urriren 10a), «A proclamation», The Boston Gazette .
  7. a b   «Mary Read Biography - The Republic of Pirates» www.republicofpirates.net http://www.republicofpirates.net/Read.html. Noiz kontsultatua: 2018-03-04 .
  8.   David., Cordingly, (1996) Under the black flag : the romance and the reality of life among the pirates (1st ed. argitaraldia) Random House ISBN 9780812977226 PMC 33132732 https://www.worldcat.org/oclc/33132732 .
  9. a b   O'Driscoll, Sally (2012) «The Pirate's Breasts: Criminal Women and the Meanings of the Body» The Eighteenth Century (3): 357–379 http://www.jstor.org/stable/23365017. Noiz kontsultatua: 2018-03-04 .
  10. (Ingelesez)  «Anne Bonny | Irish American pirate» Encyclopedia Britannica https://www.britannica.com/biography/Anne-Bonny#ref1086283. Noiz kontsultatua: 2018-03-04 .
  11.   Baldwin, Robert The Trials of Captain John Rackam and other Pirates .
  12.   Johnson, Charles A General History of Pyrates (1 ed.). London: T. Warner .
  13.   «hiru.com - Historiaeu» www.hirutres.test.hezkuntza.net http://www.hirutres.test.hezkuntza.net/blog/eu/historia?p_p_id=33&p_p_lifecycle=0&p_p_state=maximized&p_p_mode=view&_33_struts_action=/blogs/view&_33_keywords=&_33_advancedSearch=false&_33_andOperator=true&_33_delta=. Noiz kontsultatua: 2018-03-04 .
  14. (Ingelesez)  Kain, Erik «The Surprisingly Beautiful Ending Of 'Assassin's Creed IV: Black Flag'» Forbes https://www.forbes.com/sites/erikkain/2013/12/10/the-surprisingly-beautiful-ending-of-assassins-creed-iv-black-flag/#34e267a91d42. Noiz kontsultatua: 2018-03-04 .
  15. Txantiloi:Pl-PL  «Queen of the Seas (1961). Włoska heroina na morzu» Kinomisja 2016-06-08 http://kinomisja.pl/queen-of-the-seas-wloska-heroina-na-morzu/. Noiz kontsultatua: 2018-03-04 .

Kanpoko loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]