Jacky Ickx
![]() | ||
Datu pertsonalak | ||
---|---|---|
Izen osoa | Jacques Bernard Ickx | |
Jaio | 1945eko urtarrilaren 1a (78 urte) | |
Bruselas (![]() | ||
Ibilbidea | ||
Jarduneko urteak | 1966-1979 | |
Taldeak | Cooper-Ferrari, Brabham, McLaren, Williams, Lotus, Wolf-Williams, Ensign eta Ligier | |
Lasterketak | 122 (116 hasiera) | |
Lorpenak (1 Formulan) | ||
Txapelketak | 0 | |
Garaipenak | 8 | |
Podium | 25 | |
Pole Position | 13 | |
Itzuli azkarra | 14 | |
Lehen lasterketa | 1966ko Alemaniako Sari Nagusia | |
Lehen garaipena | 1968ko Frantziako Sari Nagusia | |
Azken garaipena | 1972ko Alemaniako Sari Nagusia | |
Azken lasterketa | 1979ko Ameriketako Estatu Batuetako Sari Nagusia |
Jacques Bernard "Jacky" Ickx (Brusela, 1945eko urtarrilaren 1a) belgikar auto-gidari ohia da. Motoziklismoko gidari gisa hasi zuen karrera. Hiru aldiz izan zen moto-kroseko Belgikako txapeldun. 1964an, 2 Formulara pasatu zen (1967an, Europako txapeldun izan zen), eta, aldi berean, turismoen kategorian ere lehiatu zen (Belgikako txapeldun izan zen 1965ean). 1967an, 1 Formulako Ferrari taldean sartu zen, eta 1968an irabazi zuen lehenengo lasterketa: Frantziako Sari Nagusia. Hurrengo urtean, munduko txapeldunorde izan zen Brabham-Ford taldearekin. 1970ean, Ferrari taldera itzuli zen, eta berriz ere txapeldunorde gelditu zen. 1976an, Watkins Glennen izan zuen istripu larriaren ondorioz, 1 Formula utzi eta beste era bateko lehiaketetan parte hartzen hasi zen: sei aldiz izan zen txapeldun Le Manseko 24 Orduetan (1969, 1975, 1976, 1977, 1981 eta 1982), eta, Porsche 856 batekin, beste bi aldiz Munduko Iraupen Txapelketan (1982 eta 1983).
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
![]() |
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Jacky Ickx ![]() |